Udaltzain gehiagori uko egiten diogu Aldaketaren Gobernuaren eraikuntza nagusituz

 Udaleko gastua optimizatzea eta sail estrategikoetan jartzea eskatzen dugu

Iruñean Polizia gehiago jartzeko proposamenarekin ez gatoz bat Aranzadi Hautagai-Zerrenda Hiritarran. Gaur goizean Iruñeako Udaleko Gobernuko Batzordean (JOB)en Udaltzainen kopurua handitzearen aurka agertu gara. Izan ere, bertan aurkeztu baita Udaltzaingoaren Lan Eskaintza Publikoa, aurki lanpostu deialdia egiteko helburuarekin.

Hau guztia JOBera eraman da gaur goizean, Udalean behar diren lanpostuen inguruko hausnarketa egin gabe eta, gure aburuz, hausnarketa hau egitea oinarrizko baldintza bat da Aldaketaren Udalak Akordio programatikoaren lerro estrategikoak nagusitu behar baitu: besteak beste, berdintasuna, ingurumen jasangarritasuna, gizarte-ekitatea eta euskara sustatzea. Horrela bai, Iruñean denok amesten dugun aldaketa gauzatuko dugu eta.

Baliabideen herena

Udaltzaingoak Udalaren langileen baliabideen herena hartzen du, beraz bere ordezkaritza desorekatuta dago, gizartearen errealitatean parte hartu edo eragiteko dugun ahalmenaren ikuspuntutik.

Uste dugu egungo Iruñea aldatu eta hobetzeko, euskaran, haurreskoletan, zorra-auditoretzan eta zerbitzuak publikoak bihurtzeko baliabidetan dirua jartzean dagoela gakoa.

Aranzandik, bere garaian, EH Bilduren proposamenari baietz esan zion, aurreikusiz 2015. urtean jubilatu ziren udaltzainen plazak gordetzeko edo ez galtzeko derrigorrezkoa baitzen. Aldi berean, EH Bildurekin Udalaren egitura eta lanpostuen zerrendari buruzko hausnarketa epea zabalduko genuela adostu genuen. Aldiz, hausnarketa hau oraindik osatu gabe dago, beraz Aranzadiko zinegotziek Udaltzaingoaren Lan Eskaintza Publikoaren deialdiari uko egin diogu gaur.

Nafarroako Poliziaren Legea

Nafarroako Legebiltzarrean Nafarroako Poliziaren Legearen zirriborroa egun eztabaidatzen ari da. Beraz, Aranzadin uste dugu hobe dela, testuinguru honetan, aipatu legea onartu eta ondoren Iruñeko Udaltzaingoarekin lotutako erabakiak hartzea. Izan ere, jakina da etorkizunean Foruzaingoak orain Udaltzaingoari dagokion eskumenak hartu beharko dituela.

Aldaketaren Gobernuaren barnean adostu genituen oinarriak gainera, ildo honetatik doaz; hau da, Udaltzaingoaren beste eredu bat ezartzearen alde: gertuko udaltzainak, elkarrizketan adituak, iruindarretik hurbil dagoena. Hiritarren eskubideak bermatzeko Udaltzaingoa eta, ez hainbeste, isunak jatzeko, edota sortuko diren istiluak modu berri batean baretu edo konpunduko dituen Udaltzaingoa.

Aranzadin uste dugu honako espiritu honek gidatu behar dituela onartu berri diren gida-plana eta arautegia.

Krisi garaietan gainera, uste dugu ez dela egokia udaltzaingoan diru gehiago jartzea, are gehiago handizkatuta badago. Berriz, gizartea erreskatatzea, aberastasuna sortzea, jasangarritasuna eta berdintasuna izan behar dute gure lehentasunak.

Candidatura Ciudadana Aranzadi

The Author has not yet added any info about himself

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *