Salesianos operazioari uko egiten diogu interes orokorraren aurkako proiektua delako
2012an UPNko Gobernuak egindako deklarazioa atzera botatzea eskatzen dugu
Aranzadik Iruñea-Denon Artean, Ahal Dugu Iruñeak eta EQUO-Nafarroak Salesianos operazio espekulatiboa ukatzen dugu. Uste dugu proiektua bertan behera uztearen erabakia ezin dela Salesianos erakunde pribatu baten eskuetan utzi, edota merkatuaren arabera. Izan ere, Nafarroako Gobernuari dagokio egitasmo hau baliogabetzea, gaitasunak baitu horretarako eta proiektuak ondasun komunaren aurka egiten duelako, hain zuzen; Nafarroako Gobernuak berez zaindu behar duen oinarria.
Nafarroako Gobernuak arrazoi hauek guztiak ahaztea, -berez PSIS guztien berma dakarrena-, ondasun komunaren aurka egitea da. Hau dela eta, 2012. Urtean UPNek gai honen iguruan egin zuen adierazpena atzera botatzea eskatzen dugu.
Nafarroako Gobernua egiten ari den proiektu honen sustapen medioatikoa salatzen dugu, alde ekonomikoetara atentzioa bideratu eta, hauek soilik nabarmenduz, operazio espekulatiboa honen alde apostua egin dutelako. Benetan operazio honek eraikuntzaren sektore pribatuari solik egiten dio mesedea eta, berriz, kalte egiten dio herritar gehienen ongizateari.
Hiritar gehiengoaren interesekin loturik daude proiektu honi uko egitearen arrazoiak. Gure argudioen jatorriak batez ere, demokrazia, gizartekoak eta ekologikoak dira eta askotan azaldu baditugu ere, uste dugu orain errepikatzea garrantzitsua dela:
-
Udal-eskumenak usurpatzea eta hiritarren parte-hartzeari uko egitea
PSIS figurak berez tokiko erakundeen eskumenak, hiri eta lurralde antolamenduaren eremuaren usurpatze konszientea dakar, -Iruñeko Udalarena kasu honetan-. Tokiko erakundeak, izaera politikoa autonomoa duten aldetik, tresna aski izan behar dituzte subirotasun hau ezartzeko tokiko errealitatearen arabera bere erabakiak hartzearren. Eta, batez ere, hiritarrekin batera. Eskumen hauek ostea bereziki larria da, honen aurkako hiri mugimendua dagoelako eta, honen bitartez Ensantxe edo Zabalguneko auzotarrek, eraikuntza burbuilaren garaian, obra faraoniko honen aurkako iritzia agertu dutelako.
-
UPNren hezkuntza eredura bueltatzea: itunpeko eskola lehenestUea, publikaren kaltez
Publikoa, doakoa eta kalitatezko hezkuntzaren apostua egiten dugu. Uste baitugu hezkuntza pubikoa dela hiritar guztien benetazko interesa babesten duen eredu bakarra. Hortaz, instituzio publikoak ahalegindu behar dira publikoa gordetzen. Nafarroako Parlamentuan aldaketaren lau indarrek sinatutako akordio programatikoak honako oinarri hau era nabarian jasotzen du: Bertan jasotako politiken helburu orokor eta zeharkako helburu bat kalitatezko zerbitzu publikoak ezartzea, zaintzea eta babestea da. Salesianos operazioak UPNek zabaldutako bidea sustatzen du, hau da; itunoeko eskolari pribilegioak ematea. Honengatik, atzera pausoa eta berez inkoherentzia eza azaltzen du.
- Etxebizitza duinaz gozatzeko eskubidea hirigintza- zartada baten gainbalioaren mendean jartzea
Nafarroako Gobernuak berak zabaldu duen informazioaen arabera, Salesianos operazioren balizko gainbalioak etxebizitza sozialak egiteko erabiliko dituzte. Honek, hirigintza operazio baten onurak etxebizitza politika baldintzatzen du, kalitatea eta eskuratzeko bermea lehenetsi ordez. Beraz, defendatzen dugun etxebizitza duinaren eskubidea guztiz aldatzen du.
Jakin badakigu Iruñean zein Nafarroan milaka etxebizitza hutsik daudela. Honek etxebizitza duina bermatzeko beharrezko mekanismoak ezartzea dela benetan gure lehentasuna, eta ez eraikin berria egitea, esanarazten digu. Zentzugabekeria ere da eraikitzen jarraitzea, hiritar eta herritar guztiei eskubide hau bermatzeko hirigintza errekurtso aski badugu.
-
Hiri mugikortasun eta ingurumen jasangarritasunaren aldetik arazo handiagoak
Ezin dugu ahaztu Iruñeko erdialdean eraikiko diren 400 etxebizitzek mugikortasun arazoak areagotuko dituztela, ibilgailu kopuruaren igoera zuzena eta proportzionalaren ondorioz. Eguesibarri dagokoienez, Salesianos ikastetxe berriara mugituko den halako ikasle kopuruak Sarrigurenerako sarrerak eta irteerak ere gehiago zailduko ditu, ibilgailu pribatuetan zein garraio publikoan. Eta kontuan hartu beharra dago zonalde honek egun trafiko kolapso nabariak dituela eskola aurreko eta bukatzeko orduetan.
Leave a reply