¡Gora Batasuna! ¡Behera Pribilegioa!

 

 

Batasunaren Pribilegioaren Eguna, bihar ostiralarekin ospatuko dugu Iruñean. Egun garrantzitsua da gure hiriarentzat, izaera historikoa eta kulturala baitu. Are gehiago, aintzineko hiriko Burgosek bat egiteak egungo Iruñea sortu zuen eta gertakizun hau arrazoi aski da batasunetik elkarbizitza  sortzen dela ospatzeko.

Hala eta guztiz ere, aurten berriro ere, azpimarratzen dugu  gure hiriarentzako egun handi honek ez duela inolako zentzurik, ospakizunetan askatasun eza, baztertzea eta pribilegioa instituzionalizatzen ari bagara.

Iaz EH Bilduk, Geroa Baik eta UPNek onartu zuten Pleistozenoko arauak, ezartzen du desfilean parte hartzeko, oso garestiak eta anakronikoak diren jantziak eraman behar ditugula derrigorrez zinegotziek. Gainera, jantzi hauek Cortes Inglés denda kate erraldoian erosten dituzte, herriko komertzio txiki edota ertainetan erosi ordez. Errespeto eta duintasun falta handia iruditzen zaigu ordezkari publikoentzako aipatu jantziaren  derrigorrezko baldintza,  eta batez ere, ordezkatzen dituzten hiritarrenganako errespeto falta irudikatzen du.

Gainera, egitarauak Katedralean dauden Leonor eta Carlos III. erregeei  lore sorta eskaintzea hartzen du. Alde honetatik, Nafarrokoak badira ere, ekintza honek laizismoaren aurka egiten du eta  udal instituzioaren aldetik erregeei men egiteko keinu  irrigarria da. Protokolo arauak eta lore eskaintzak ez dute iruindar xumeen hiria ordezkatzen,  herria aldaketaren alde apostua egin baitu eta benetazko aldaketa  sinbolikoaren alde baitago. 

Irekiagoa eta berdintsuagoa den hiriaren aldeko topa egitea

Hau guztia dela eta, Aranzadi eta IE-ko zinegotziak aurten ere ez gara agertuko desfilearen engainuan, ez frak ez txisteraz, ezta Erronkariko andereaz mozorraturik. Aldiz, kaleko jantziekin parte hartuko dugu, edozein iruindar bezala, eguneko ekintza duinetan eta  irekiagoa zein berdintsuagoa izango den hiri baten alde topa eginez. Hurrengo urteotan Batasuna eta Pribilegioen egitarauaren izaera hiritarra eta  zibila indartzea da gure nahia; are gehiago, jai eguna ezartzea eta instituzioak bere burua goraipatzea eta bere pribilegioen aldeko ekintzak baztertuz. Horrela, iruindarrek merezi duten protagonismoa berreskuratuko dute.

Equo-Iruñea, Ahal Dugu Iruñea, Izquierda-Ezkerra eta Aranzadik iruindarrak bihar batasunaren alde eta pribilegioen aurka, Burgoen Plazan, 20:30etan antolatu dugun festan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Ekintza nagusia topa egite eta mokadu jatea izango da, “Gora Batasuna eta Behera Pribilegioa” lelopean. Musika ekitalde handia ere izango dugu.   

¡Gora Batasuna! ¡Behera pribilegioa!

Candidatura Ciudadana Aranzadi

The Author has not yet added any info about himself

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *