UPNren Salestarren hirigintza zartadari soilik aldaketa estetikoak egitearen aurka agertu da Aranzadi

Eskertu, baina uko egiten dio Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen dilista platerari; hain zuzen, Civivox-ari

Aranzadi-Iruñea Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak atzo Iruñeko udal Hirigintza Batzordean ezetz esan zion Salestarren ikastetxearen orubean aurreikusita dauden pisuen altuera jaisteari. Izan ere, proposamen estetiko honi baietza ematea litzateke egitasmo honek oraindik mantentzen dituen alde ezkorrak ahaztea eta UPNren hirigintza zein lege zartada babestea.    

Aranzadik askotan adierazi du hirigintza-zartada honen aurkako iritzia, are gehiago operazioaren jatorria kontuan izanik; elite baten interesak babesteko sortu baitzuten, pertsonen gainetik eta porlanean oinarritzen den Iruñeko eredu zaharkitua mantenduz. Azken finean, hiritarren interesen aurkako proposamen baten aurrean gaude, aurrera dijoana tamalez, honako alde ezkorrak mantenduz:

 

  1. Etxebizitzaren eskubidea hirigintza-zartadapean jartzen da.

    Nafarroako Gonernuak berak kaleratutako informazioaren arabera, operazio honen hipoteka-gainbalioak etxebizitza sozialak eraikitzera bideratuko dira. Etxebizitza politika hirigintza operazio honek izango dituen etekinen menpe uzten da, eta hori onartezina da. Aldiz, Aranzadik aldarrikatzen du etxebizitzaren kalitatea eta eskuratzeko bermea ziurtatzea litzatekeela premia, etxebizitza duinaren eskubidea guztiz aldatzen baitute. Menpekotasun honek eragin ezkorragoa du emakumeenganako, etxebizitza eskuratzeko trabak eta bizitoki-bazterketa handiago jasaten baitute. Beraz, errealitate konplexu hau kontuan hartzea eskatzen du Aranzadik etxebizitza politikak sortzerakoan.

 

Jakin badakigu Iruñean eta Nafarroa osoan milaka etxebizitza hutsik badaudela. Datu honek honako hau esatera eramaten gaitu: egun hutsik dauden etxebizitzak erabiltzea dela premia eta hau lortzeko hurratsak eman behar direla, eraikuntza berriak egin ordez. Erakitzen jarraitzea burugabekeria da, higiezin baliabide aski baitugu herri guztiari etxebizitza eskubidea onartu eta bermatzeko.

  1. Hiri-Mugikortasun eta ingurumen jasangarriko arazoak areagotzen dira:

Iruñeko erdian 400 etxebizitza eraikitzeak mugikortasun arazoak larrituko ditu, kotxe kopurua zuzenean eta proportzionalki handituko baita. Eguesibarrari dagokionez, Salestarren ikastetxe berriaren inguruan, batez ere, sartu eta ateratzeko ordu-gorrietan, ibilgailu pribatuetan zein garraio publikoan, mugituko diren hainbeste ikasle kopuruak areagotuko ditu egun Sarriguren auzoan bizi dituzten trafiko oztopo arazoak.

  1. Itundutako ikastetxe baten interesak nagusitzen dira hezkuntza publikoaren aurretik, gainera eredu publikoak gabezi aski ditu oraindik, itzuli gabe jarraitzen duten aurreko Gobernuak egin zituen murrizketak direla eta.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *