Tinko arbuiatzen dugu ostiral honetan Egiptoko meskita baten aurka izandako eraso krudela

Lurrean Egiptoko meskitan eraso terroristak eragindako hildakoak. EFE

Aranzaditik tinko arbuiatzen dugu ostiral honetan Egiptoko Sinai Penintsulan kokaturiko Bir al Abed herriko meskitaren aurka zuzendutako eraso terrorista, non 305 hildako, -hauetatik 27 ume-, zein 120 zauritu izan diren.

Ekintza terrorista hau Egiptoko historia modernoaren buruan inoiz izandako hilgarrienetariko bat izan da.

Aranzadik bere kondolentziak eta elkartasuna adierazi nahi die ekintza terrorista honek zuzenean edo zeharka eragindako biktima guztiei.

Hiritar guztiak deitzen ditugu gainera, adierazpen honekin bat egitera eta, indarkeri terroristaren aurka, zein biktimekin elkartasuna adierazteko antolatuko diren deialdi edota elkarretaratze guztietan parte hartzera.

Herrialde islamiarretan, erasoen %87

Biztanleriaren gehiengoa islamiarra den munduko herrialdei gure elkartasuna adierazten diegu. Izan ere, 2000-2014. urteko epean herrialde hauek muturreko terrorismo islamiarrak munduan eragindako erasoen %87 jasan dute, 63.000 hildakoen ondorio latzarekin.

Fede guztien eta sinesten ez duten pertsonenganako errespetua izango duen gizartea ereduarekin gure engaiamendua gogorarazten dugu Aranzaditik.

Iruñea, 2017-11-27

 

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *