Sanfermin alternatiboen alde

Sanferminak eta hiriko kultura

250px-Chupinazo8Sanfermin jaiak aldatu eta berrasmatu beharrak daude, azken hamarkadetan UPN-k behartu dituen herritarren aurkako eredutik ateratzeko. Eredu alternatiboa behar dugu, guztiak barne hartuta, hiriko bestarik handienean parte hartzea eta kultura herritarra birdiseinatzeko, eta era berean, hiriko gainerako jai egutegia ere egokitzeko. Aurreiritzirik gabe ekin behar zaie egungo jai ereduaren zaharkitzapena etenen duten eztabaidei, eta guztiontzat irekiak izanen diren jaiak sortu. “Aranzadi.Iruñea denon artean” hautagaitza hiritarrak 10 neurri proposatzen ditu hiriari benetako festaren pultsua hartu eta herritarrek eskatzen dituzten aldaketaren ziklo berri honetako Sanferminak antolatzeko.

0 Sanfermin 2015en inguruko Topaketak

Ekainean, hauteskundeen ondotik, lehenengo Sanfermin Topaketak deitu, ahal den neurrian , 2015eko Sanferminetarako ahal diren hobekuntzak adosteko.

1 Sanferminetako Batzordea

Batzorde parte hartzailea eta inplikatutako sektore guztiei irekia egonen dena sortu; gardena izanen da (haren aktak hala nahi duenaren eskura egonen dira) eta urte guztian arituko da lanean, ez da “egoeraren araberako mahaia” izanen .

Batzorde honen egitekoen artean hauek leudeke: Sanferminetako liburu zuria prestatu, aurreko urteetako Sanferminak ikuskatu eta jaietako egitarau parte hartzailearen prozesua erregulatu.

2 Sanferminetako liburu zuria

Diziplinarteko ikerketa bat egin gizarte eta kultura taldeen eta NUPen eta abarren laguntzaz, Sanferminen alderdi sozial, politiko, ekonomikoak azter ditzan, jai ereduaren oinarri izan dadin.

Liburu zuri honetan alderdi garrantzitsu edo polemiko guztiei helduko zaie: besta eredua, ekonomia, zezenen gaia, sexismoa, ingurumen eragina (soinu kutsadura, kontsumo ereduak eta zaborrak), etab.

3 Sanferminen ikuskaritza

Jaien bestelako diseinu ekonomikoa, sostengarritasun eta urritasun irizpideetan oinarriturik, zenbait ekinbidetatik abiatuta:

  • Aurreko Sanferminetako kontuak eta kontratuak eta Sanferminetako Museoa (6,37 milioi €- ko zuloa) ikuskatu.

  • Jaien egungo eredu ekonomikoa berrikusi gizarte eta ingurumen ikuspegietatik. Diru laguntza eta bestelakoen (lokal proiektuak, peñak etab.). Hiriko gizarte erakundeen, enpresa kontratatuen eta abarren artean egiten den diru banaketaren eta finantziazio publikoaren itzuleraren bestelako eredua.

  • Jaiekin zerikusia duten zerbitzuak berrudaleratu (ahal den heinean).

  • Jaiekin zerikusia duten bertako proiektuak bultzatu: turismo arduratsua, gazte enplegua etab.

4 Egitarau parte hartzailea

Egungo jai ereduaren alternatiba izanen den egitarau parte hartzailea prestatu, hiru gako hauen inguruan:

  1. Guztiak barne hartzea. Sentsibilitate, genero, kultura, adin eta abarren arteko elkarbizitzaren alde eginez. Bitartekaritza prozesuetan oinarriturik, errepresioaren, sexismoaren eta generoagatiko tratu txarren aurkakoetan, arrazismoaren aurkakoetan, etab.

  2. Parte hartzea. Izaera parte hartzailea duen jai egitaraua egin, gizarte eta kultur erakundeen eta herritarren parte hartzeaz. Festetako aurrekontua ere parte hartzailea, zati nabarmenean.

c) Kultura herritarra. Ebentoetan eta aisialdi hutsean oinarrituriko ereduaren aurrean, kultura herritarrean, bertakoa eta basekoa, oinarrituriko egitaraua garatu, hainbat arlotan: folk eta pop musikak, arte garaikidea eta urbanoa, kale antzerkia, etab.

Sanferminak 2016 Jardunaldi parte hartzaileak egin, urtean behinekoak, Kultura herritarraren udal Zentroak antolatuta, haiek prestatzeko oinarri gisa.

5 Autokudeaketarako guneak

Udal lokal eta lur sailak utzi gizarte eta kultur erakundeek beren ekimenak gara ditzaten, talde politiko, sindikal eta sozialek txoznak jartzea barne, beren jai egitaraua dutela. Ekimen hauek erraztuko dituzten kondizio-agiri berriak.

Jai egitaraua deszentralizatu eta auzoetan ere jarduerak garatu, auzo bakoitzeko bizilagun taldeek, kulturakoek, sozialek eta peñek, jaien egitarauan jasotako gako beren inguruan antolaturik. Adibidez, auzoaren eguna ospatu, auzoko ekimenen txoznak jarri, auzoetako erraldoiak atera, etab.

6 Elkarbizitzaren aldeko eta bazterketaren aurkako Sanferminak

Bitartekaritza komunitarioko prozesuak ireki –Bitartekaritza Bulego baten bidez- jaietan elkarbizitza bermatzeko, bereziki zenbait alderditan.

  1. Sinboloen presentzia erakundeetan jaietan. Txupinazoko banderen polemika saihesten saiatu, aldez aurretiko negoziazio eta adoste prozesu baten bidez. Eztabaidarako proposamena:

  1. Bandera ofizialak mastetan jarri (Sinboloen Legea)

  2. Ofiziala ez den edozein bandera balkoietan baimendu eta

  3. Plazan edozein bandera baimendu.

Uler bedi, giza eskubideen aurka eginen ez duen bandera oro baimenduko dela.

  1. Jai kutsuko Riau-riaua berreskuratu. Eztabaidarako proposamena –Txupin Etxeparerena bezala-:

1) Udalbatzak giza kate babesle bat izatearen aukera aztertu, baina inola ere ez udaltzainek osatua.

Zenbait sektoreren bazterketarik gabeko Sanferminen diseinua, erakunde sozialei kontsultatu ondoren: adinekoak, emakumeak, etorkinak, presoak, ezberdintasun funtzionalak dituztenak , etab.

Sexismoaren eta eraso sexisten inguruan Sanferminetan. Proposamenak:

  • Komunikazio kanpaina sexu erasoen aurka eta sexismoaren aurka orokorrean jaietan.

  • Bestelako kontziliazio neurri zehatzak aztertu, sexu erasoen aurkako babesa etab.

Adinekoen inguruan. Proposamenak:

  • Zarataren zonifikazioaren eta jarduera gogaikarrien birkokapenaren inguruko ikerketa egin. Zarataren ordenantzaren aplikazio zorrotzagoa sektorerik ahulenekiko, adibidez, Foru Plazako kontzertuak Misericordia Zahar etxetik urrun eraman.

  • Jarduera zaratatsuen ordutegia mugatu eremu sentiberetan, eta ordu batetik aurrera hiri-inguruetara eraman.

Etorkinen inguruan. Proposamena:

  • Programazio kultur- anitza, interkulturalitate kutsukoa, jaien egitarauan sartua.

Saltzaile ibiltarien inguruan. Proposamena:

  • Kondizio duinetan egon ahal izateko moduko azpiegitura duten tokiak egokitu.

Kanpora ateratzerik ez duten sektoreen inguruan:

Presoak. Proposamena:

  • Presoek eurek egindako jai egitaraua Iruñeko kartzelan. Hiriko jai ekimenen inplikazio handiagoa kartzelan.

Desberdintasun funtzionalak. Proposamena:

  • Jai eremuetan irisbidegarritasuna hobetu. Desberdintasun funtzionala dutenen eguna ospatu.

Beste talde batzuk. Proposamena:

  • Jarduera gehiago adinekoentzat, ospitaleratuta dauden haurrentzat, etab. , aldez aurretik sektore horietan lanean ari diren profesionalekin hitz eginda.

7 Sanfermin laikoak eta oroimen demokratikoa dutenak

Hautetsien -hautetsi gisa, ez era pertsonalean- eta udalbatzaren eta profil erlijiosoko ekitaldien (mezak, prozesioak) arteko lotura arau bidez etetea bultzatu.

Hautetsientzako proposamena (Aranzadikoentzat, oraingoz)

  • Profil erlijiosoko ekitaldietan ez parte hartu, edo ekitaldi batzuen alderdi erlijiosoan (adibidez: Riau-riauren ibilbidea egin baina ez izan bezperatan)

Oroimen demokratikoaren inguruko ekitaldiak egitarauan sartu, 1936ko Sanferminen ingurukoak eta 1978koen ingurukoak. Sanferminak 78: Gogoan! Herri Ekimenaren proposamenak garatu.

8 Entzierroaren erregulazioa eta zezenen gaia

Entzierroaren araudia erregularizatu segurtasun handiagoa izan dezan, eta masifikazioak ekidin baina murrizketarik gabe parte hartzeari dagokionez.
Proposamena: parte-hartzea “mugatzeko” zenbait aukera aztertu, baina murrizketarik egin gabe; izen-emate irekiak, entzierrora sartzeko ordutegi aldaketak, Udalak eginiko publizitatea entzierroaren inguruan, etab.

Sanferminei buruzko ‘reality show’aren eta antzeko ekimenen aurkako jarrera.

Animaliei tratu txarrak ematearen inguruko eztabaida zabaldu eta normalizatu (feriako barraketako ikuskizunetan animaliak erabiltzea etab.) eta zezenen afera bitartekaritza prozesuen ikuspegitik aztertu.

Proposamenak:

  • Zezenketen eta entzierroaren, eta gainontzeko zezen ikuskizun odolgabeen arteko ezberdintasunak.

  • Aranzadiko hautetsiak, beren ardurak betetzeko unean –zezenketa zaleak izan ala ez izan- ez dira zezenketan buru izango.

9 Kultura herritarraren udal zentroa

Jaien ikuspegi ez herritarraren eta ebentoetan oinarritutakoaren aurrean, porrot egin duen Sanferminetako Museoa dugu honen lekuko eta ikur nagusia, udal zentroa sortu nahi dugu udal egoitzetan; kultura herrikoia, folklorea eta festa bizirik izanen dituen zentroa ikuspegi garaikidetik, eta bertan, hiriko erakunde sozial eta kulturalek parte hartuta. Honen helburua jaietako ondare ez materiala aztertzea litzateke eta jaiaren inguruko jarduera akademikoak eta herrikoiak antolatzea (jardunaldiak, hitzaldiak, argitalpenak, erakusketak, emanaldiak, folklore jaialdiak, etab.) hauen artean, eta urtero, Sanferminen inguruko jardunaldiak, festa ereduan eta urteko egitarauan egin beharreko aldaketak egiteko ardatza izango direnak.

10 Sanfermin aurrea eta Sanfermin ondoa bultzatu

Programazio kultural nahikoa Sanfermin aurrean eta horien ondotik, udaren gainerakoan eta urte guztian. Iruñeak ez du Sanferminetatik kanpo kultur basamortua izan behar, aitzitik, benetako kultur hiria bihurtuko duten programa eta ekimen kulturalen plangintza orekatua garatu behar du.

  • Ekainean jaien hurbiltasuna baliatu horien inguruko kultur jarduerak antolatzeko, turismo jasangarri eta arduratsuaren ingurukoak, etab.
  • Kultur jardueren programazioa uztailean eta abuztuan.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *