demokrazia eta gardentasuna

Udal instituzioak pertsonen onurarako berreskuratzeko gakoak, benetako hiritar-parte-hartzea eta gardentasuna dira.

Bizi duinerako eskubideak

Oinarrizko beharrak asetuak eta eskubide guztiak (ekonomiko, sozial, kultural nahiz politikoak) bermatuak izatea ezinbestekoa da.

Hiria gizatiartu dezagun

Iruñea amankomuneko ongizate  eta giza-justizian oinarrituriko hiria izatea lortu behar dugu. Horretarako ikuspuntu soziala duen administrazioa ezinbestekoa da,

Gure erronkei irtenbideak bilatu

Iruñea hiri anitza izanik, beharrezkoa da saihestezinak diren gatazkei aurre egitea, eta ahalduntze sozialetik abiatuta, sentsibilitate guztiak errespetatzen dituzten konponbideak bilatzea.

IRUÑEAREN ORDUA OTE?

ADITZERA EMAN NAHI DUGU:

Triste geunden; aspertuta geunden; nekatuta geunden. Ehun urte iraun dezakeen gaitza eta hori aguanta dezakeen herririk badagoela sinistu genuen. Edo okerrago agian. Komunala denaren kudeaketa geurea ez zela zinistu genuen. Honek guztiak kanpoan utzi gintuen.

Gauzak horrela, sineskaitza zena gertatu da; geure begien aurrean, bat-batean. Bizkortasun eta modu zaratatsuan 1978ko erregimena eraisten ari da. Ez da sakoneraino iritsi, bada men egiten dionik, baina ez da errespeturik dionik ez sinisten duenik ere demokraziaren eredu dela esaten duenean.

Gure ordua heldu dela uste dugu; bazterretan egoteari utzi behar diogula. Azpian egon garenok gauza garrantzitsuen aurrean zer esan, egin eta pentsatzerik badugulako.

Dena egiteke dago eta aspaldian ez bezala, orain abiapuntu ezberdinen gainean eraikitako hiria amestu daiteke. Horretarako denon artean Iruñea zahar honen udalera iritsi behar dugu: Mayak eta Barcinak utzitako hiri zonbi honi bizia eta duintasuna bueltatu behar zaiolako. Zerrenda amaigabea da hiri zonbiaren garaiaren adierazle: Euskal Jai bota eta induskagailua Gaztelu Plazan egon zelako; neurrigabeko gastuak jasan eta Sanferminak merkantilizatu eta lau pareten artean sartu nahi izan zituztelako; isunak barra barra jartzen urteak eman dituztelako; Pamplona 2016-en porrota bultzatu zutelako; Arantzadi parkea eta Baluartea hiri sinbolo izan zirelako; harrokeria, ordainak eta abantailak ezarri zirelako egunerokotasunean; memoria historiko ezaren hiriburu delako; euskara baztertu eta prekarietatea, etxe kaleratze eta bazterketa sozialaren aurrean geldirik gelditu delako. Eta abar luze bat…

Udalera heltzeko bidea pentsatzeko azterketa talde bat sortu dugu Udalan izena duena. Demokrazia gertuenetik pentsatu nahi dugu, udalan parte-hartzailearen oinarriak abiapuntu hartuta alderdiekin loturarik ez duena..

Hauxe da abiapuntua, horregatik kezkak agertzen zaizkigu baina ziurtasunetan irmo gaude:

Hiritargoaren elkar gunea nahi dugu ez alderdien buruen arteko hitzarmena.
Politika eguneroko lana dela uste dugu, ez horretara sortutako profesionalen jabegoarena.
Zuzeneko demokrazia posible egiten duen biderik ez badago demokraziarik ez dago.
Kudeaketa amankomuna ezinbestekoa da.
Zerbitzari publikoen lana abiapuntu etiko erradikalek bideratuko dute eta krisiak zigortu duen hiritargoak dituen soldatak izan beharko lituzkete.
Justua ez den legerik ez da obeditu behar.
Erretorikaz gain programa bat sortuko da aurreko urteekin haustura sortuko duen agenda betegarri berria sortuz.
Eraldaketa garaiei hasiera emateko etorri gara.
Elkarrekin solastu eta eztabaidatutakoan, gure ziurtasun eta ideiek proposamen bilakatu eta gero, 2015. urtea baino lehenago izanen dena, jardunaldi ireki batzuetara deituko zaituztegu gurekin eztabaidatu ahal izateko. Orduan pentsatuko dugu herri-hautagaien zerrenda bat osatu behar ote den.
Iruñearen ordua iristen denean beharko zaitugu. Orduantxe esaguzu honetan guztian parte hartu nahi duzun.

Inork ez zuen esan geurea den Pamplona hau berpentsatu eta eraikitzeko bidea erraza zenik.

Pamplona-Iruñea, 2014ko azaroaren 15.

Udalan