Protokolo sinesgaitzak

Gaur Iruñeko Udalak Protokolo araudi berria onartu nahi du. Aranzadi hautesle zerrendak duen asmo kritikoa dela eta honen inguruan zerbait badugu esateko:

1. Ez dugu ulertzen “aldaketako” alderdiek begi onez ikustea irudimen burgesa gogora ekartzen duten jantziak, ezberdintasun sexualaren bidea jarraitzen dutenak: fraka eta kapela luzea gizonezkoentzat eta erronkariko jantzia emakumeentzat.

2. Ez dugu ulertzen “aldaketako” alderdiek begi onez ikustea iruindar guztiona den dirua gastatzea garesti eta handinahikeria adierazten duten gala-jantzietan, “El Corten Inglés” bezalako saltegi handian ekoizten direnak.

3. Ez dakigu Aldaketarako alderdientzat zer den adierazpen askatasuna haien ordezkariak uniformez lan egitera behartu nahi dituztelako. Eta larriagoa deritzoguna, debekatu nahi dute lanera joatea txapa edo aldarrikapenerako balio duten beste elementuekin.

4. Ez dakigu Aldaketarako alderdien demokrazia eta berdintasunaz duten iritzia zein den, hiritar eta instituzioan dauden pertsonen arteko ezberdintasun eta mugak sakondu nahi dituztelako araudi honekin.

Uste dugu “aldaketaren gobernua” osatzen duten alderdiek argi izan beharko luketela instituzioaren laikotasuna, horregatik gure proposamena da Udala elizkizunetara ez joatea.

Ongi deritzogu txupinazoa botako duen pertsona edo erakundea erabakitzeko egokia dela prozesu parte hartzaileago bat, hala ere protokolo araudi honek dituen 17 orrialdean bitan laburbildu litezkeela uste dugu. Bertan Udalaren ordezkapen instituzionala jaso beharko litzateke zentzu komunaren ildoa jarraituko luketen proposamenekin. Besterik ez. Gainontzeko guztia ideologia kontserbadorea dela deritzogu.

Hau guztiagatik, uste dugu badugula araudi berriak ezarri ditzakeen atal ezberdinei desobedientzia egiteko eskubidea.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *