• NAFARROA MUNIZIPALISTAREN AURKEZPENA: MAIATZAREN 17A, 12:00TAN, SARASATE PASEALEKUAN

NAFARROA MUNIZIPALISTAREN AURKEZPENA: MAIATZAREN 17A, 12:00TAN, SARASATE PASEALEKUAN

NAFARROAKO LIGA MUNIZIPALISTAREN ALDEKO ADIERAZPENA

Herritarren parte-hartzea eta guztiona den horren kudeaketan eraginkortasuna izatea uztartzeko inguru egokiena tokiko gaien eremua dela uste duten hautagaitzen elkargunea da Nafarroako Liga Munizipalista.

Nafarroako Liga Munizipalistako hautagaitzetan gaudenok autogobernuaren alde, udal eskuduntzak handitzearen alde, eta tokiko ekonomia jasangarriaren alde egiten dugu, argi eta garbi.

Nafarroako Liga Munizipalista elkartasunerako gunea da eta demokrazia behe-behetik eraikitzeko ardura irmoa agertu duten hautagaitza guztiak batu nahi ditugu bertan; bai eta alderdikeriazko beste edozein interesen gainetik gai sozialak jartzen dituztenak eta gure auzokoei bizimodu ona eman nahi dietenak ere.

Aurrekoa oinarri hartuta, elkarlana eta koordinazioa direla biderik egokiena uste dugu, talde gisa ditugun aldarrikapenak aurrera ateratzeko eta herritarrek subiranotasuna berriz eskuratzeko.

Jakin bai baitakigu, publikoa – guztionaren kudeaketan udal autonomiaren tarteak handitzeko mahai -gaineratzen diren proposamen asko goragoko eskaletan zehaztuta egoten direla, eta proposamen horiek aurrera ateratzeko modu bakarra modu sinkronizatuan aritzea dela.

Jakitun gara, hortaz, udal itunak lortzeko sarea sortu beharra dugula, eta Nafarroako Liga Munizipalista lehenengo urratsa baino ez dela, Estatuko gainontzeko udal hautagaitzek osatzen duten sareari ere lotuta baikaude.

Iruñetik eta Iruñerritik abiatuta, udalerri gehiago ekarri nahi ditugu gure proiektu berritzaile honetara. Egun, honako Hautesle-taldeek osatzen dute Nafarroako Liga Munizipalista:

ARANZADI IRUÑEA DENON ARTEAN/ PAMPLONA EN COMÚN

CAMBIANDO HUARTE/ UHARTE ALDATUZ

GARES ENTRETODOS/ GARES DENON ARTEAN

GOAZEN ALTSASU

PARTICIPANDO EN BARAÑAIN/ BARAÑAINEN PARTE HARTZEN

QUEREMOS NOAIN/ NOAIN MAITE DUGU

SOMOS VALLE DE EGÜÉS/ EGUESIBAR GARA

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>