MUGIKORTASUN PROPOSAMENAK IRUÑERAKO (AUTOAREN) INPERIOA KONTRAERASOAN

1978ko Erregimenaren ordezkari den bertako Kastak Iruñean sekula ez du bere azeleragailuaren pedala baino harago pentsatu. 37 urte darama bestelako mugikortasun eredu batez hizketan baina neurri eraginkorrik hartu gabe.

Horrek hiru ondorio ekarri ditu:
1) Autoaren presentzia ikaragarria, Iruñerriko motorizazio indizea Europar Batasuneko altuenetakoa izatera iristeraino!! (Ia-ia 500 auto 1.000 biztanleko)
2) Garraio publikoaren andeatze mantso baina etengabea, haren garrantzia egunean baino egunean txikiagoa dela, ez baita irmotasunez jokatu hura erabil dadin.
3) Bizikletaren baztertzea, ez baita mugikortasun ereduaren partetzat hartu eta bata bestearen atzetik pairatu dituen neurriek zokoratu baitute (espaloietan barna ibiltzeko debekua, salbuespenak salbuespen) eta beste erabiltzaile batzuen aurka jarri (bidegorriak espaloietan oinezkoei lekua kenduz).

Eta zer egin dezake gure udalak?

tráfico-pamplona

 

 

1. Auzo guztietan etorbideak oinezkoentzat jarri: Alde Zaharrarentzat ona izan bada gainerakoentzat ere ona izanen da eta.
2. Eskualdeko autobus errail sare bereizia garatu billabesentzat, tranbia maiztasuna, lehentasuna semaforoetan eta autobuseratze plataformak izanen dituena. Linea gehiago eta maizago industrialdeetara.
3. Trafikoa lasaitu, oinezkoentzako pasabide goratu sare bat eta abiadura murriztaileen beste bat ezarri eta pixkanaka-pixkanaka semaforoak kendu.
4. Elkarrekin loturiko bidegorri sarea ezarri, lekua nagusiki errailari kenduz eta neurri txikiagoan espaloiei.
5. Beto gaitasuna eman azpiegituren (errepide azkarrak, bidebanatzeak, parkingak, biribilguneak) eraikuntza dela eta, auzoetako kontseilu herritarrei edo kasuan kasuko kaltetuei.

prioridad-semafórica-300x224

 

 

 

 

 

6. Semaforoetan lehentasuna eman autobusei (semaforoen zikloko uhin berdea garraio kolektiboaren erritmora egokitu) eta bizikletei (berariazko seinale bat ezarri lehenengo atera eta ikusgarritasuna izan dezaten. Semaforoetan bizikletek eta motorrek irteeran lehentasuna izanen duten eremuak jarri.
7. Autobusa eta bizikleta erabiltzea diruz sustatu ondokoen bidez:
a) diru-laguntza zuzenak bizikletak eta autobus-txartelak erosteko garaian zenbait talde zehatzi (erretiratuez gain beste batzuei)
b) mugikortasun mugatua daukaten pertsonei laguntza bereziak ibilgailu egokituak erosteko
c)  Garraio publikoaren ticket-aren prezioa jaitsi.

intermodalidad-300x225

 

 

 

 

 

8. Intermodalitatearen alde egin eta eskualdeko garraio kolektiboa egokitu txirrindulariek ere erabili ahal izateko.
9. Kudeaketa  komunitarioa izanen duen aparkaleku sare publikoa eta doakoa eraiki bizikletentzat
10. Bizikletaren aldeko diskriminazioa egin eta 30km/h bideen –autoen aurrean lehentasuna bizikletek duten  norabide bakarreko bigarren mailako karrikak- sarea handitu eta karrika mota honetan bizikletek bi norabideetan zirkulatzea ahalbidetu.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *