Iruñeko Udaleko 2018 urterako aurrekontuen aurreproiektuaren inguruko ahots kritikoa adierazi genuen atzo Gobernu Batzarrean: Aldaketarekin konpromiso sakona badugu ere, legealdiaren hirugarren urtean Iruñean eraldaketa zorrotzagoak egiteko unea da

 

Aldaketarekin konpromiso sakona badugu ere, uste dugu legealdiaren hirugarren urte honetan Iruñean eraldaketa zorrotzagoak egiteko unea ailegatu dela

Aranzaditik astelehenean arratsaldean Iruñean datorren urterako proposatzen diren aurrekontuen aurreproiektuarekin kritikoa agertu ginen. Hain zuzen, Gobernu Batzarrean baiezko bozka bat eta abstentzio bat eman genuen. Erabaki honekin Aranzadik Iruñerako aldaketarekin dugun konpromisoa indartzen dugu. Izan ere, legealdiaren hirugarren urterako aurrekontuak Nafarroako hiriburuan aldaketa sakona eta zorrotza gauzatzearen aldeko apostua egiteko lanabesa izan behar dute. Egia izango da horrela sozialagoa, berdinagoa eta jasangarriagoa izango den Iruñerako hiri-eredua.  

Iruñea UPNren eredutik aldentzeko ardatzak garatzeko momentua ailegatu zaigu. Egun gure hiria aldaketaren eta kontsensuaren erreferentzia bada, iritzi eta ikuspuntu anitzari esker da. Beraz, hau onartu eta agerian egon behar du, izan ere aldaketa plurala eraikiz benetazkoa eta iraunkorragoa egiten laguntzen dugu.

Aranzadiren bozka kritikoa gainera iritzi ezberdina agertzeko dugun eskubide legitimoan oinarritzen da. Gogoratzen baitugu aldaketaren Gobernu Hitzarmenean ere, jasota dagoela aukera hau. Erabaki honek gainera,  gure Biltzarraren iritzia ere jasotzen du, zein guri konfidantza ematean aldaketa zorrotza eskatu zuten iruindarrena.

Madril eta Aurrekontuen bilkura urtarrilean

Montorok eragiten duen presioa Madrilgo aldaketaren aurrekontuen inguruan tentsio eramanezina sortu du. Alde batetik, Ministroaren hordagoa onartzeko eta 2018. urtearen buruan zekenkeria kudeatzeko prest baitaude batzuk eta, berriz, aldaketaren proiektua birizik mantentzeko apostua egiten dutenak ere badira.

Iruñean egoeraren irakurketa bera egiten dugu. Madrilgo botere faktikoen eskaerek eta perfil sozial pobreko apostuak aldaketaren bukaera ekarri ditzakete, soilik ehun bozkei esker lortu baitzen. Soilik aldaketa gehiago eta sakonagoaren bitartez ziurtatu ahalko dugu Iruñean egitasmo alternatibo baten jarraipena.

Aranzadik ohiko moduan, deituko du hurrengo biltzarra eta, bertan Udalak urtarrileko osoko bilkuran onartuko duen aurrekontuen aurreproiektuaren inguruan eztabaida irekiko du behin-betiko erabakia hartu aurretik.

Hirirako dugun eredua aldaketa handiagoan sustatzen da:

Berdintasuna: Aurrekontuen %0,49 kopuru txikia da indarkeri matxisten aurka borrokatzeko eta emakume zein gizonen arteko ezberdintasun anitzak gutxitzeko (soldatarena, digitala, kristalezko goiko-zorua, emakumeen ahalduntzea, zainketak banatzea eta abat). Epe ertainean errealitate hau gainditzeko  aurrekontuaren %1 lortzea da gure ardatz estrategikoa.
Eskola publikoen jantokia: Eskola publikoen jantokien kalitatea handitzeko urrats interesgarriak eman dira. Uste dugu garrantzitsua dela ere, sakontzen hastea eta adibidez, Amaiur eta Vázquez de Mella eskola publikoen APYMEk eskatu bezala, sukalde propioa eratzeko inbertsioa aurreikustea.
Mugikortasuna:
-Fiskalitatea hobetzea.
Haur eskola zerbitzua ordaintzeko diru-laguntza handitzea, batez ere errenta baxuko familien kasuan.
Aurrerapausuak eman ditugu udal eraikuntzak zaharberritzean. Hala ere, oraindik Iruñean hutsik dauden etxeen errolda kudeatu gabe dugu.

Iruñean, 2017-12-19

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *