Iruñeko ikastetxeen inguruan dauden semaforo hori guztiak kentzea proposatzen du Aranzadik beste kotxe harrapaketak ez gertatzeko

Hautagai-Zerrenda Hiritarrak iragan astelehenean Txantrean kotxe batek harrapatuta hil zen haurraren familia eta laguneei dolumina eta atsekabea adierazten die

Aranzadi Iruñea Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak dolumina eta atsekabea adierazten die iragan astelehenean Txantrean kotxe batek harrapatu eta hil zuen Imanol haurraren familia eta laguneei. Hamabost dira jada kotxe batek jo ondoren hil diren pertsonak legealdi honen buruan. Aranzadik, uste du Iruñeak eta Iruñerriak ezin dutela harrapaketa gehiago onartu. Hortaz, hiriko ikastetxe inguruetan diren semaforo hori guztiak kentzea proposatzen du, zein beste neurri zehatzak, Zero ikuspegiarekin bat datozenak.

 Aranzadik dio gainera oso beharrezkoa dela indar politiko guztien artean gai honen inguruan zebait urrats adostea, ahal den azkarren behar diren neurriak ezartzeko. Honako hauek dira premia handien dituzten neurriak:

  • Ikastetxeen inguruan diren oinezkoen pasabideetan kokaturiko semaforo horiak debekatzea, zein hirian diren gainontzeko semaforo horiak kentzearen inguruan hausnarketa egitea, batez ere, kotxeei biratzea baimentzen badiete.

 

  • Iruñeko ikastetxeen inguruan oinezkoen pasabide goratuak kokatzea.

 

  • Iruñeko ikastetxeen inguruan abiadura orduko 20 kilometrora mugatzea.

Gure inguruko hiri guztietan harrapaketa kopurua goratzen doa azken urteotan. Aranzadik uste du errealitate hau aski garrantzitsua dela indar politikoek eta gainontzeko eragile ezberdinek  ekimen arinagoak eta tinkoagoak ados ditzaten, legealdi honen buruan askotan proposatu duen bezala.

Ez du inolako zentzurik arazo honen aurrean soilik honako hau esateak: oinezkoek atentzio gehiago jarri behar dutela zebrabideak gurutzatzean; aldiz, administrazioak harrapaketak saihesteko  behar diren hirigintzako parte-hartze guztiak egin behar ditu, Zero Ikuspegiak jasotzen duen harira.

Aranzadik azpimarratzen du administrazioek haur eta nagusien segurtasuna lehenetsi behar dutela, billabesak eta kotxeen zirkulazioaren arintasunaren aurretik, pertsonak eta bizitza erdian izango duen hiriak bermatu nahi badute.

 

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *