Iruñeko Alde Zaharra hotelez eta apartamentu turistikoz gainezka dagoen gunea izendatzea proposatzen du Aranzadik

Hautagai-zerrenda hiritarrak 2019ko Aurrekontuetarako adostasunak eraikitzen hasteko turistifikazioaren aurkako neurri zehatzak eskatzen dizkio udal gobernu taldeari 

 Aranzadi-Iruñea Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak hiru neurri zehatz proposatzen ditu Iruñeko Alde Zaharreko Turistifikazio prozesua ekiditeko. Izan ere, jakina da auzoan bizitzeko aukerarekin jasangarria ez den turistifikazio maila gainditu dela  egun. Hain zuzen, hotel eta apartamentu turistikoentzat baimen berrien eskaera sine die luzamendua ezartzea; ikuskapen berezirako taldea sortzea eta terrazen lizentzia berriak geldiaraztea diren lizentzien ikuskapen zorrotza egin arte. Aranzadik eskatzen dio gainera EH Bildu eta Geroa Bairi 2019ko Aurrekontuen inguruan, adostasunera ailegatzen hasteko, lehenengoz har ditzaten turistifikazioaren aurkako neurriak ezartzeko konpromisoa.

Izan ere, Aranzadik dio aspaldian hautsi dela Alde Zaharreko biztanleen egunerokotasunaren eta erdigunearen ustiategi turistiko eta ostalaritzaren arteko oreka onargarria, Iruñean urtean 600.000 pertsona gaua hartzen baitute, Donostiak hartzen dituen kopurutik gertu.

Aranzadiren ustez, turistifikazio prozesua ekiditeko , ontze garaian baitago, ikuspegi ezberdinetik ekin behar da. Hortaz honako neurri hauek proposatzen ditu:

  • Turismo-apartamentu eta hotelen sine die luzapena ezartzea. Behin-betirako Alde Zaharra ostalaritza-eskaintza formal eta informalaz gainezka dagoen gunea izendatzea.
  • Apartamentu turistiko ilegalak salatu eta ixtea helburu izango duen ikuskapen talde berezia sortzea. Izan ere, Alde Zaharrean eskaintzen dituztenen %54 ilegalak dira. Gainera ez da beharrezkoa beste arau bat onartzea: egungo arautegiaren arabera jada udalak berak ilegaltzat eman dituenak itxi ahal ziren.
  • Edozein terraza berrien emakida bertan bera uztea, egun diren baimenen ikuskapen zorrotza egiten den bitartean eta disuasio-xedearekin egungo tasa 3 aldiz igotzea hausnartzen den bitartean.

Hotel gehiago

2017ko otsailean, Unzun 277 ostalaritza plaza berriak sortu nahi zuen egitasmoaren aurkako iritzia agertu zuten auzokideek. Aranzadik orduan EH Bilduren gutxiengo proposamen bat onartu zuen. Honen arabera baimen berrien eskaerentzako aldi baterako luzapena proposatzen zen eta Alde Zaharrean turismo-etxebizitza berriak soilik lehenengo solairuan baimentzea. Aldiz, proposamen honek ez zuen kontuan hartzen egungo turismo-etxebizitza ilegalen inolako ikuskapenik. Egun  turismo-etxebizitzen eskaintzaren %45 ilegala da, Udalaren ikerketen arabera. Hau guztia kontuan harturik eta hotelerako bideratzen zen porzentaia, %15 ingurukoa, gehiegizkotzat jotzen dugula kontua harturik Aranzadi zalantzati zegoen, baina baietza eman zion, orain arte ez baitzegoen inolako auradirik gai honen inguruan.

Proposamenaren alde baterako  onartu eta urte oso bat pasa ondoren, Geroa Baik, interes ekonomiko ezezagunen menpe, Hirigintzako sailari Unzu eta beste hotelak bultzatzeko aurretik onartutako araua aldatzea eskatu dio.

Datuak

Jakina da Alde Zaharra turistifikazioak kolpatu duen auzoa dela. Hain zuzen, 2.000 urtetik honera gutxienez ostalaritzako 100 negozio berri zabaldu dituzte, gehienak inbertsoreek bultzaturik. Terrazen baimenen bitartez biltzen den diru-kopurua %14 igo da legealdiaren buruan, tasa bera aldatu gabe. Hortaz, datu hauek diote 3 urte eskasian terraza berriak sortzera 1.000 metro karratu bideratu direla.

AirBnB eraginaren inguruko ikerketak, (https://lab.montera34.com/airbnb/pamplona/), Udalak berak eskatutakoa 2017. Urtean, azpimarratzen du 2.770 turismo-etxebizitza eskaintzen direla Iruñean. Hauetatik,  1.168 (%42) Alde Zaharrean kokatzen dira. Hau guztia kontuan harturik, Iruñeko Alde Zaharrak bizi duen egoera Donostiakoaren parekora ailegatzen ari da.

Jabeen %4,3ak Iruñeko apartamentuen negozioaren %28 kontrolatzen du eta Udalak dio turismorako etxebizitzen erdia baino gehiagok ez dutela baimenik.

Alokairuak gora doaz

Turismorako-etxebizitzek alokairuen prezioetan eragina dute. Turismora bideratzen den etxebizitza bakoitza errentagarritasun handiagoren bila, alokairuen merkatutik ateratzen den eskaintza bat da.  Gauzak horrela, alokairu turistikoen errentagarritasun handiagoren aukeraren menpe jartzean, etxebizitzen jabeek ohiko alokairuen prezioak goratzen dituzte. Hirigintzako patronala berak orain dela gutxi egin zuen topaketa batean iragarri zituen alokairuen prezioen %10eko igoera. Turistifikazioari esker, erdiguneko etxebizitzak bizileku ondasuna izatetik inbertsio hutsa izatera pasatzen dira eta inbertsoreen errentagarritasun aukerak goraka doaz mugarik gabe.  Ondorioa da auzokideak kaleratzen dituztela; hau da, etxebizitzen jabeak, aisialdi-monolaborantzatik ihes egiten dutenak, zein errenta baxuko errentariak, preizioen igoerari aurre egin ezin diotenak, batez ere.

Hautagai-Zerrenda Hiritarrak azpimarratzen du ezin garela zain egon Donostia edota Bilbon bizi duten turistifikazio maila bera Iruñean eztanda egin arte, jada esku hartu behar da Alde Zaharrarean  bizilagunen galera larria geldiarazteko. Izan ere, jada bizilagunen %10 galdu da, hauetatik %40 migratzaileak ziren.

Aranzadik dio Alde Zaharreko asialdiaren monolaborantza eta prezioen igoera bizi duten bizilagunen alde egin behar dela, “eta ez gure hiriaren bihotzaren metro karratu bakoitzatik etekina atera nahi duen negozio pribatuarekin. Gure plazak ezin dira bere terrazak izan”.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *