• Iruñeko 2018ko Aurrekontuek Montororen murrizketei men egiten diote

Iruñeko 2018ko Aurrekontuek Montororen murrizketei men egiten diote

Aranzadik kontuak hobetzeko udalak berak duen gaitasuna handitzearen alde lanean jarraituko du, Nafarroako hiria hobetzeko aldaketan sakontzearren

Aranzadi Iruñea Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak Montoro Legeak Nafarroako hiriburuko aurtengo aurrekontuetan izango dituen ondorioak azaltzeko premia ikusten du. Hain zuzen, uste du  PPko Gobernuaren amarruari men egiten zaiola, ez baita aurkako jarrera publikorik  adierazi eta gainera, aldaketa babesten duten iruindarrei ez zaie argitu gertatzen ari den guzti hau eta zergaitik izango ditugun aldaketa gutxiago Iruñean.

Gure zenbakiak ezin ditugu parekatu Madrilgo Udalak dituenarekin, bere inbertsioak 300 milioietik 30ra jaitsi baitira. Hala ere, inbertsioaren %32-55%ko murrizketak  (remanenteak edo soberakinak barne) ontzat ematen dira. Aurkako jarrera agertzea eta aldaketaren aldekoei PPren inposizio hau azaltzea ukatu ezin diren ariketak direla deritzo Aranzadik.

Ogasun Ministerioak Iruñeko Inbertsiorako aurtengo aurrekontuetatik, gutxienez 3,5 milioi murriztu ditu, kontuan harturik aurreko urteotan izan diren  inbertsio soberakinak eta aurten gauzatuko direnak. Udal Ogasun sailak men egin die murrizketei; hau da, iaz 11 milioi euro izan genituen, aldiz, aurten 7,5 milioi soilik dira.

 

 3,5 milioi euro horiekin egin ahal genituen inbertsioak

  1. 700.000€ Etxabakoitzen inbertitzeko eta inbertsioen zain dauden beste auzoentzako, Auzoen Plangintzan jada aurreikusita dagoen kopuruari gehituz. Horrela, krisiak jo duen zonalde honetan egingo diren hobenkuntzak handiagoak izango dira eta gainera, AHTaren geltoki berriak ez ditu baldintzatuko, UPNek nahi zuen bezala.
  2. Andreen Etxerako 900.000€, berdintasunaren aldeko apostua bermatzeko. Honen bitartez Berdintasun sailerako aurrekontua handituko litzateke. Izan ere, 2018rako Aurrenkontuen %0,49 soilik bideratu zaio.
  3. Amaiur Ikastolan eta Vazquez de Mella ikastetxe publikoetan 600.000€ sukaldeak eratzeko egin duten eskaera asetzearren, ikaslegoari kalitatezko eta ekologikoa den jakiak eskaini nahi baidiote.
  4. Barañáin-Burlada ardatzarako 800.000€ eta beste 400.000€ Labriteko bizikleta-biderako. Izan ere, azken hiru urteotan traba ezberdinek egun jada nagusia izan behar zuen bizikleta-bide bakarra eraikitzea eragotzi dute.

Diru-sarrerak zergaitik ez dira handitzen?

Egia da diru-sarrerek gora egin dutela, ekonomiaren berreskuratzeari esker  eta, batez ere, eraikuntza eta turismo bezalako sektoreak berpiztu direlako eta honek eragina  izan duelako  obren gaineko tasa eta hotel eta ostalaritzakoetan.

Hala ere, hirugarren urtez errentari gutxi lotutako (progresibitate eskasekoak) politika fiskalak, UPNtik jaso genituenak, mantentzen dira. Hots, errenta altuena duten hiritarrek dagokiena baino gutxiago ordaintzen jarraitzen dute. Beraz, premiazko aldaketak behar ditugu:  Udal diru-kutxan gehiago sartzeak politika sozialetan ere gehiago inbertitzea errazten digu. Bi hamarkada ondoren  Iruñea da etxebizitzen balore katrastrala eguneratu gabe duen probintzia hiriburu bakarra. Gainera zerga aski eguneratu izan beharko genituzke.

Tamalez, PPren Gobernuaren politika zorrotzari jarraituz  eta udalek zerga eremuan oraindik kudeatu ahal duten alde txikia aldatu gabe oso zaila da hiritarrei azaltzea zergaitik ez diren zenbait gauza egin.

Aranzadik azpimarratzen du bere iritzi kritikoa aldaketarekin duen engaiamenduarekin uztartzen dela, zein aurtengo aurrekontuekin. Hauek babestuko ditu gainera datorren asteartean egingo den osoko bilkuran. Hautagai zerrenda munizipalistak iragartzen du gainera lanean jarraituko duela hoberako aldaketan sakontzearen alde eta ahaleginduko dela 2019rako aurrekontuak bestelakoak izateko, batez ere, udalera “ekarri gintuen gehiengo sozialaren eskaerak asetzeko”.

Aranzadik Iruñeko Udalerako proposatuko lituzkeen aurrekontuak ezberdinak izango liratekeela onartzen badu ere, aurtengo aurrekontuak aldaketa sostengatzeko oso beharrezkoa den elkarren arteko lan emaitza direla ezin du ukatu: lau sensibilidade politikoen ondorioa dira eta honetan kontsentsua oinarrizkoa da Iruñeak 2015ko maiatzean adierazi eta aukeratu zuen aldaketa bermatzeko. Gainera hala izaten jarraitzea nahi dugu ere 2019aren maiatzean.

 

Iruñean, 2018- 01-12

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *