Iruñean ibilgailu elektrikoak birkargatzeko gune berrien alde gaude, baina irizpide etiko eta sozialak eskatzen ditugu

Nahiago dugu “fotolineren” eredua, eguzki plakak guneetan ezarriz, argindarraren eredua baino

Aranzadi Iruñea Denon Artean Hautagai Zerrenda Hiritarran kotxe elektrikoak birkargatzeko gune berriak ezartzearen alde gaude. Hala ere, uste dugu Iruñeko Udalak konpromezua hartu beharko lukeela, errenta baxuko familiei hornidura moztuz txirotasun energetikoaren drama areagotzen duten enpresak ez kontratatzeko, beti udal eskumen eta gaitasun legalak kontuan hartuz.

Gaur goizean udal Hirigintza batzordean UPNek aurkeztu duen adierazpen bati egin diogun zuzenketaren bidez azaldu dugu aipatu proposamena.

CO2 isurketa mugatzea

Zuzenketan diogu nahiago dugula fotolinerak sustatzea elektrolinerak baino, eguzki-plakak kokatuz birgarkatzeko gunetan. Horrela CO2aren ixurketa gutxituko da eta gutxiengo energia xahuketa bermatuko da. Bertan ere, beste bi irizpide jasotzen dira: tokiko edo Nafarroako enpresak kontratatzea lehenestea eta energia berriztagarria izango dela 100%ean ziurtatzea.

Guneen beharra eta kokapena koordinatzea

Hau guztia hausnartzeko, batez ere, birkargatzeko guneen beharra eta kokapena zehazteko Nafarroako Gobernuarekin koordinatuz egin beharko litzateke,- onartu berri den Plangintza Energetikoari begira.

Gainera, Kotxe elektrikoak egiteko gai den distantziak eta denborak direla eta, udalerriaz eta eskualdeaz gaindiko eremua ere beharrezkoa baita da hau guztia landu eta erabakitzeko. Aldi berean, deritzogu haunasketa hau Stardust egitasmoarekin koordinatu beharko genukeela, honako hau baita esparru egokia birkarga gune hauek kokatzeko, finantzatzeko eta gainontzeko mugikortasun elektrikoaren beste egitasmoekin, adibidez, bizikleta elektrikoarekin, uztartzeko.

Iruñean, 2018-01-18

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *