• Iruindarren parte hartzeari parez pare zabalik dagoen hauteskunde primarioen prozesua bihar abiatuko du Aranzadi-Munizipalistak hautagaitzak

Iruindarren parte hartzeari parez pare zabalik dagoen hauteskunde primarioen prozesua bihar abiatuko du Aranzadi-Munizipalistak hautagaitzak

 

Datorren 28 arte online eta presentzialki erroldan izena emateko aukera dago, ondoren bozkatzeko epea martxoaren 30atik, apirilaren 4ra luzatuko da

 Iruñeko 15M-atik jaio zen Aranzadik berak, hainbat kolektibo sozialeko kideek eta hainbat lagun arruntek bultzatutako Aranzadi-Munizipalistak ekimen politiko berriaren hauteskunde Primarioen prozesua bihar, martxoak 22, ostiralarekin, abiatuko da.

Hiritarren parte hartzeari parez pare zabaltzen dizkio ateak ekimen politikoak eta aldaketa ausarta, zein politika berria eta demokrazia erradikala ardatz izanik, datorren maiatzaren 26ko Iruñeko udal hauteskundeetara aurkezteko lanean dihardu. Ildo honetatik ere, Podemos, IU, Batzarre eta Equorekin bateratzearen alde agertzen da beste behin ere, abstentzionistak eta politikaren aurrean ilusioa galdu duten herritarrak mugiarazteko, zein UPN, PP eta Ciudadanos indar eskuinek egin dute hitzarmen atzerakoiari aurre egiteko.

Bihartik, martxoak 22, ostiralarekin eta martxoaren 25 arte, astelehenarekin, gauerdiko 12.00ak bitartean Iruñeko arazoekin kezkaturik dagoen edozein iruindarri ekimen munizipalistaren hauteskunde primarioetara bere burua aurkezteko aukera ematen zaio.  Pertsona guztiek parte hartu ahalko dute; berdin dio ere, egun politikan murgildurik ez badaude. Aldiz, ezin izango dute bere burua aurkeztu amaitzear dagoen legealdian hautetsiak izandakoak. Neurri honekin politikaren profesionalizatzea saihestu egin nahi du hautagaitzak.

Primarioetan bozkatzeko errolda ere zabalik

Hautagaitza munizipalistak bozkatu aurretik izena emateko errolda zabaldu du jada azkeneko hilabeteotan. Bertan Iruñen, bizi, lan egiten edota hiri honetan parte hartze politikoa duen edozeinek bere izena eman ahalko du, honako helbide honetan: http://municipalistaspamplona.net/inscribete/ Izena ematean erabiltzaileek Iruñeko ekimen munizipalisten berri izango dute, eta gainera, hiri galdeketetan parte hartu ahalko dute.

Errolda martxoaren 28an itxiko da, hauteskunde primarioak direla eta trabak ez izateko. Hain zuzen, primarioen bozkak martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 4an bukatuko dira, aipatu bi egunak barne. Aldi berean, Aranzadiren egoitzan (Estafeta 57 2. Ezk.) presentzialki bozkatzeko aukera bi egunetan eskainiko da: apirilaren lehenean, astelehenarekin, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara eta apirilaren 3an, asteazkenarekin, goizeko 9.00etatik- 12.00 etara.

Hautagaien eztabaida

Martxoaren 30ean, larunbatarekin, eguerdiko 12:00etan, primarioen eztabaida egingo da. Bertan herritarrek nahi izango dituzten edozein galderak egiteko aukera izango dute hautagaiei, azken hauek ere, hiririaren inguruko proposamenak azaltzeko beta izango dutelarik.

Zerrendik gabe

Gainontzeko ekimenen aurrean, Aranzadi Munizipalistak hautagaiak aukeratzeko lankidetzan eta lehiakorra ez den sistemaren aldeko apustua egiten du. Beraz, ez dira zerrendak egingo- noizbaitetan zatiketak sortu baitituzte. Berriz, honako hau proposatuko da: pertsona bakoitzak, berak aukeratutako ordenean, 4 pertsonen alde gehienez bozkatzeko aukera izango du. Dowdall deritzo erabiliko den sistema, zeinekin proportzionaltasun handiagoa lortzen den.

Feminismoa

Primarioak generoa zuzentzeko sistema berria erabiliko dute: aukeratuak izango diren emakumeak euren postua mantenduko dute eta aipatu genero zuzenketak ez ditu kaltetuko. Izan ere, sistema berria erabiltzen bada ere, soilik hautagaitzan emakumeak gora egiteko erabiliko ahal da, eta inoiz ez atzeratzeko. Primarioen azken emaitzari dagokionez, legeak agintzen duen genero zuzenketa ezarriko zaio.

Hautagaiak izendatzea

Eman ahal diren akats eta alegazioak zuzendu ondoren, ekimen munizipalistak primarioen emaitza apirilaren 6an iragarriko ditu.

 

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *