• Haustura programa, herritarren eskura

Haustura programa, herritarren eskura

Programa parte-hartzailea, Iruñeko bizilagunek gorpuztua.

Programa udaltzalea, erretolikarik gabea, legegintzaldi honetan bertan aplikatzen ahal duguna.

Ekonomiaren ikuspuntutik programa jasangarria, herritarrei atzera bueltan heldu zaiena.

Programa desobedientea eta sistemak baztertuen dituen sektore guztien aldekoa.

Programa bat hertsiki lotua pertsonendako eginiko ekonomiarekin, demokrazia parte-hartzailearekin, ondasun eta zerbitzuen kudeaketa komunitarioarekin eta bizilagun guztien eskubide ukaezinekin.

Programa bat herritarren erreskatea ekarriko duena, krisiaren aurkako urgentziazko neurriz osatua dagoena eta neurri sakonak dituena hiriari erabateko iraulia emateko.

Programa bat hiriko ekologia eta kultura askea bilatzen dituena, hirian euskaraz ere bizitzeko aukera ematen duena, laikotasun aktiboa bilatuz; eta memoria demokratikoa duena; adindu, gazte, emakume edo migratzaileendako oztopo eta guetto guztien aurka dagoena; segurtasunaren kontzeptua erabat bestelakoa duena eta bitartekaritza helburu duena.

Programa bat zeharkakotasunezko irizpide etikoak estu-estu betetzen dituena, hau da, demokrazia, berdintasuna eta gardentasuna.

Programa bat neurri berritzaile sendoak dituena, gainerako alderdiek mahaigainean jartzen ausartzen ez direnean.

Orain artekoarekin erabateko lubakia eginen duena eta Iruña denon artean eraikitzea bilatzen duena.

Programa bat beti irekia dagoena, aipagarriak izanik haren 40 proposamen, eta oraindik astia bada jendeak parte hartzen segitzeko, Aranzadira igorri nahi badituzte ekarpenak.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *