Etxabakoitzeko tren geltokiaren Udalerriz Gaindiko Eragina duen Plana (UGEP) bertan bera uztea eskatzen dio Aranzadik Nafarroako Gobernuari

Nafarroako lurraldea uztartuko duen gertuko trenaren premia azpimarratu du Hautagai-Zerrenda Hiritarrak gaur goizean Iruñean Sustrai Eraikuntzaren  tren publikoa eta sozialaren aldeko konzentrazioan parte hartuz.

Aranzadi Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak,  Iñigo De la Serna Sustapen Ministroak Iruñera gaur egin duen bisita dela eta, adierazten du Nafarroako Ekonomia Garapen Lehendakariordea Manu Ayerdi Prestazio Handiko Trena (PHT) eta AHT-AVE-ren arteko ezberdintasunak azpimarratzen ahalegintzen bada ere, biak direla funtsean eta forman UPN, PSN eta PPk  babesten zuten egitasmo zaharra.  Izan ere, bidea bera mantentzen da eta, horixe gertatzen da ere ingurumen gaineko eragin txostenarekin.

 Ministroaren bisitak ere beste zalantza bat sortu du berez Aranzaditik kolokan jartzen dugun egitasmo baten inguruan: azken momentuan erabaki da Euskadiko AHTak ez dituela merkantziak garraiatuko, Nafarroako Gobernuaren argudio nagusietako bat bazen ere, AHT AVEtik ezberdintzeko. Beraz, zentzuzkoa da pensatzea merkantzien afera Geroa Bairen estrategia propagandistikoa besterik ez dela, trena Nafarrora ekartzeko egiten duen apustuan.

 Etxabakoitzeko geltokia AHTaren gakoa da udal eremuan: Geltokirik gabe, ez da Abiadura Handiko trenarik ailegatuko.  Aldaketaren Udalak Etxakoitzeko Udalerriz Gaindiko Eragina duen Plana (UGEP-a) bertan bera uztearen engaiamendua hartu zuen, UPNek sortutako zentzugabekeria urbanistikoa auzoan 9.000 etxebizitza eraikiz, aldi berean geltoki erraldoia gauzatzeko. Nafarroako Gobernua, UGEParen azken arduraduna da eta, momentuz ez du pelotazo legal hau geldiarazteko urratsik eman. Gainera, honen onura nabariena geltoki zahar eta berriaren ondoko lurren balioa handitzen dela da eta gehitu behar zaio honi buklea jasotzeak ekarriko duena. Azken finean, ziklo higiezinaren operazio urbanistiko klasiko baten aurrean gaude, mugikortasunaren aldetik inolako justifikaziorik gabekoa: Europan, Estatu espaniola da geltokiak hiriko erdigunetik urruntzen dituen bakarra.

Errentaren araberako bereizketa

Krisialdiaren hasieratik, soldata arruntena 1.250 euro inguruan dago. Berriz, Madril-Iruñea pareko kilometroak dituen Madril-Sevillako  joana eta etorriko bidaiak AVEan  130 euro balio du, nahiz eta subentzionatuta dagoen. Prezio honetako AHTak egungo errelitatea sakontzea ekarriko luke:  populazioaren alde garrantzitsu bat errentaren arabera bereiztea, zeinek mugitzeko aukera merkeagoak erabili beharko lituzkete; besteak beste, autobusa edota BlaBlaCar. Izan ere, tren arruntaren erabilerarekin hauxe gertatzen ari da jada garestia baita gizartearen zati zabal batentzako.

Badira alternatibak

Gizarte-kolektibo anitzek urteak daramate lan egiten zoromena den AHTaren alternatiba erikitzen. Aranzaditik Nafarrorako eta Iruñerrirako tren soziala eta gertukoaren aldeko apostua egiten dugu.  Egungo geltokiak mantendu eta berriak sortuko duen eredua. Tren hau erabili ahalko dute egunero  industria eremuetara edota lantokietara kotxez joaten diren milaka langileek. Ekonomikoki eskuragarri den trena eta gehiengoari zerbitzua emango dioenaren alde gaude Aranzaditik, ez dugu ondo ikusten berriz, gutxiengoak ordaindu ahal duen prezioagatik gainera, Madrilera 15 minutu lehenago ailegatzeko zerbitzua emango duen AHTa.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *