ETAren behin betiko Agurra: Aranzadik elkarbizitzaren alde urratsak ematearen aldeko apostua egiten du eta ardura eskatzen die alde guztiei

Aranzadiren Batzorde Hiritarraren azkeneko saio bat.

Penatzen gaitu UPN eta Geroa Bai iraganean gelditzeak, elkarrizketa zailtzen duen garaituen eta garaileen jarreran

 Aranzadi Iruñea-Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak indarkeriari gabeko apostu aktiboa egiten duen erakunde pakezalea den aldetik ETAren desagertzea baikor hartzen du. ETAren eta Estatu terrorismoaren historia indarkeria tresna politikoa moduan erabili izanaren porrotaren adibide argiak dira, ideologien mesedean eta oinarrizko giza eskubideen eta gizakien duintasunaren aurka.

Aranzadik gaur, maiatzak 3, Iruñeko Udalean izan den ETAren desagertzearen inguruko eztabaidarakako UPN-ek eta Geroa Baik aurkeztun dituzten bi adirazpenei zuzenketa pare bat aurkeztu die. Bertan, ETAren eta Estatu terrorismoaren hilketak, bahiketak eta estortsioei uko egiten die Aranzadik. Aldi berean, elkarbizitzaren alde bere konpromisoa adierazten du.

Horretarako, ETAk eta Estatu Terrorismoak eragindako erahilketak eta giza eskubide urraketak ikertu, argitu eta garbitzea funtsezkoa dela dio. Azkenik, heldu den urtean Elkarbizitzarako Batzordea abian jartzea proposatzen du.

Hautagai-Zerrenda munizipalistak dio,- ETAk gaur iragarri duen bere behin-betiko desagertzea gauzatzeko zain-, alde guztiek, ETAk eta Estatuak, jendarteari eta biktimei eragindako kalteak eta minaren ardura onartu behar dutela, zein autokritika egin.

Azken urteotan bi mugarri izan dira, batez ere, nagusienak: Irdarkeri armatuari behin-betiko uztea (2011ko urriaren 20an) eta armak entregatzea (2017ko apirilaren 8an). Biak gaur iragarri duten desegitearen aurreko ezinbesteko urratsak. Honekin batera, Aranzaditik denbora honen buruan, PPren ostruka politika ere, salatu behar dugu. Izan ere Gobuernuaren laguntzarik gabe pakea ailegatu den lur bakarra izan daiteke gurea; jendarte zibilaren ezhoizko eta protagonismo garbiari esker. Hau da, ETAren bukaera ailegatu dela, Madrilek agertu duen oztopoak eta gelditasunaren gainetik. Gobernuak bere politika antiterrorista mantendu du gaur arte; Altsasuko afera adibide garbia da, eta inolako zentzurik ez duena, testuinguru orokorratik begiraturik.

Eragile guztiak deitzen ditu Aranzadik pakean benetazko elkarbizitza eraikitzen hasteko, sensibilitatea, ardurakizuna eta eskuzabaltasuna eskatuko duena. Alde honetatik, iruindarrak eta udal taldealk deitzen ditu adiskiditze garai berria zabaltzera, noiz zigor estrategia zaharkituak bertan bera utzi diren, normaltasunaren alde urratsak emanez, adibidez, presoen dispersioarekin bukatzeko.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *