Aranzadi Iruñea denon artean hauteskunde primarioen emaitzak

Aranzadiko hauteskunde primarioen prozesua amaitu egin da eta arrakastatsua izan da. Gure funtzionamenduaren gardentasunari eutsiz emaitza orokorrak argitaratu nahi genituzke.

Errolda osatu zuten pertsonak 257 izan ziren zeinetatik 4k izena aurrez aurre eman zuten. Bozkatzeko bi modu zeuden, Agora Voting plataforma bitarteko bozketa telematikoa eta aurrez aurrekoa, gure egoitzan izan zena. Errolda telematikoaren gardentasun eta fidagarritasuna konprobatzeko hainbat izenen egiaztatze aleatorioa egin zen.

Geure hautagaiak aukeratzeko ezaugarri adierazgarrienak hurrengo hauek dira:

– Hauteskunde primarioetan ez da zerrendarik egon.

– Hautesle bakoitzak 4 hautagai aukera ditzake eta lehentasunaren arabera antolatu.

– Zerrendaren antolakuntza puntuazioaren banaketari dagokio: lehenengoari 12 puntu eman zaizkio, bigarrenari 6, hirugarrenari 4 eta laugarrenari 3.

– Emaitza orokorrari “kremailera” deritzon berdintasun neurria ezartzen zaio, horren bidez zerrendan gizon eta emakumeak tartekatzen dira.

– Emaitza orokorrari “hiritar” zuzenketa ezartzen zaio: lehen bi postuetan ezin izanen da alderdi politikoren batean kargua duen inor egon.

Bozketa sistema honek gehiengoen taldeek lehen postuak hartzea ekidin nahi du eta bide batez lan talde nahasiak sortu.

Errolda izena emateko epea martxoaren 28an bukatu zen eta martxoaren 29an hauteskundeak hasi ziren, bozka emateko aukera apirilaren 1aren 15:00 arte luzatu zen. Hautagai zerrendak aurkezteko epea martxoaren 29an amaitu zen eta bertan 14 pertsonek eman zuten izena. Hautesleen inguruko informazioa geure webgunean argitaraturik dago eta haien aurrez aurreko informazio eta aurkezpena martxoaren 28an egin genuen ekitaldi publiko batean.

Honako hauek izan ziren emaitzak “kremailera” neurria ezarri ondoren:

Ana Lizoain, 577 puntu

Armando Cuenca, 552 puntu

Laura Berro, 451 puntu

Alberto Labarga, 528 puntu

Margarita Agudo, 188 puntu

Aitor Balbas, 504 puntu

Arantxa Alonso, 163 puntu

Manuel Millera, 480 puntu

Jessica Olague, 88 puntu

Joel Dozzi, 239 puntu

Francisco Espinosa, 111 puntu

Javier Lasterra, 62 puntu

Pedro Larreta, 30 puntu

Jesús Masa, 26 puntu

Argibide gehiago jasotzeko:

Hauteskunde primarioen araudia
Primarioen egutegia
Hautagaiak

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *