EH-BILDU eta Aranzadiren arteko bilera m-29an

Hitz eman genuen, hiriko gobernua eratze aldera, talde politikoekin izaten genituen bilera eta negoziazio guztien kontu emate puntuala eginen genuela. Bileren aktak publiko egitea gardentasun erradikalerako neurri sail baten lehenengoa dela uste dugu, zuek ahal den neurrian, Iruñeko udalerako zer nahi duzuen erabaki dezazuen informazioa izanik.  

Atzo, jende guztiak jakinen duenez hedabideetan izandako eragina dela medio, Aranzadiko batzorde bat, Ana Lizoain buru zuela, eta Joseba Asiron buru zuen EH-Bilduko   beste bat elkartu ziren, zerrendarik bozkatuenak (EH-Bildu), alkate izateko markoaren barnean hasi duen ekimenean. Bilera honen testuingurua argia da: hilaren 13an, 16 urteko Errejimenari, Barcinatoari agur esanen dion gehiengoa osatzea, agur esatea Mayaren eta Barcinaren hiri zonbiari; Euskal Jairen eraistearen eta Gazteluko Plazako hondeamakinarenari; diru xahuketaren eta Sanfermin merkaturatu eta Museoan ontziratutakoenari; isunen eta txotxongiloenari; Iruñea 2016ren porrotarenari ; Arantzadi parkea eta Baluartearenari; nagusikeria, abantaila eta dietenari; oroimen historiko ezarenari; euskararen bazterketarenari; prekarietatearen, etxegabetzeen eta bazterketa sozialarenari…

Ez dago gaizki argazki batek jasotzea horren guztiaren amaieraren hasiera. Bilera hori ziur aski, udal botere instituzionala partekatzen eginen dugun lau urteko elkarbizitzaren lehen harremana izan zen.

Udal botere instituzionala hartzea, funtsean, alkatetza aldatzean datza, berak baititu botere betearazle guztiak. Horixe erabakiko da datorren ekainaren 13an, gehiengo osoz eta erronda bakarrean. Aritmetika erantzunezina da, EHBilduk (5), GeroaBaik (5), Aranzadik (3) eta I-Ek (1) gehiengoa dute, 27tik 14. Hilaren 13an ados jartzen ez bagara ez da bigarren aukerarik izanen: legeak alkatetza zerrendarik bozkatuenari ematen dio, UPNri (10). Hortaz, 13a da edo ezereza, hurrengo lau urtetako iluna, aukera historiko bat alferrik galtzea.

Jakina, 13a baino lehen ez dugu astirik hitzarmen guztiak zehazteko, zailxeagoak lau aldetara egin beharrekoak baitira, nahiz eta lehen begiratu batean programetan ez dagoela alde handirik eman. Lanean jarraituko dugu 13tik aurrera ere, baldin eta, eta hurrengo egunetan ikusi ahal izanen dugu, edukien inguruko oinarrizko adostasuna baldin badago, eta hala dirudi, badagoela.

Atzo baieztatu genuen, zuzenean eta moketa eta argi-armiarmen artean, kalea hainbeste denboran partekatu ondoren bagenekiena. Atzo, hitzez esan genion geure buruari ez diezaiokegula huts egin m24an aldaketa eskatu zuen jende guztiari. Errejimena ez dela eraisten udal jarlekuetan erabiltzaileen txandakatzea izateagatik. Horraino espero daitezkeen akordio jakinak. Baina entzun dugu EH Bilduren estereotipoa apurtzen duen zerbait: entzun diegu haien proposamena herritar guztientzat eta bazterketarik gabe gobernatzea dela. Hitzak hor daude, eta abiapuntu gisa, ez dago batzarrari kontsultatu beharrik guk era erradikalean bat egiten dugula hitz horiekin, Aranzadik duen maiatzaren 15eko (15M) dna-ren parte dela jarrera hori.

Datorren astean programaren inguruko bilera saila hasiko da. Komunean dugun eta partekatzen dugun hori guztia zehaztu behar dugu, eta guztion konpromisoa izanen duen gobernu programa komuna sortu hura oinarritzat hartuta, eta bete eta betarazten dela zaindu, jarraipen batzorde baten bitartez.

Gauza gehiago jakinaraziko dizuegu.

 

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>