Bildu eta Aranzadiren arteko bilera gaur 12tan

Gaur eguerdiko 12tan Aranzadiren ordezkari batzuk bilera izango dute EH Bilduko ordezkaritza batekin. 
Bertan solastuko diren puntuak jarraian datozenak izango direla aurreikusten dugu:
  • Bilera honen eta etorriko direnen gardentasun neurriak finkatzea. Gutxieneko neurri bezala bileretan akta bildu eta argitaratzea.
  • Programan eta udal gobernurako  amankomunean ditugun  puntuekin ildo zabal bat finkatzea, “marra gorriez” haratago
  • Udaletxerako duten organigramaz informa gaitzatela
  • Datorren asterako lauen arteko bileren egutegia finkatzea
 Bilera amaituta hurbildu nahi duen edozein pertsonari,prentsari,web gunean eta bihar izango dugun batzar irekian, gaurko bilerari buruzko azalpenak emango ditugu.

 

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *