Asironek uztailean kaleratu ondoren, Aranzadik Iruñeko Udalean gobernu taldeko ardura guztiak bertan behera utziko ditu

Aranzadik Iruñeko Udaleko gobernu taldeko ardura guztiak bertan behera utziko dituela iragarri du, uztailean Asironek zinegotzigoetatik bota ondoren

 

EH Bilduk Geroa Bairekin egin duen alianza nagusitu du, UPN itzuli ez dadin aldaketa anitza bermatu ordez

Aranzadi Iruñea Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarra iragan uztailean kudeatzen zituen zinegotzigoetatik kaleratu zuen Asironek. Hau dela eta, koherentziaz ekiteko, zein zentzuzko politika aurrera eramateko, udal gobernuko taldeko ardura guztiak bertan behera uztea erabaki duela iragartzen du Aranzadik.

 EH Bilduk Geroa Bairekin duen elkartasuna sakontzeko apostua egin duela garbi dago eta hauxe nagusitu dute bi indarrek UPN itzuli ez dadin behar den aldaketa anitza eta tinkoa indartu beharrean.

EH Bildu Geroa Bairen “aldaketa lasaiaren” edota politika atzeragarriaren menpe jarri da. Hau ez da benetako aldaketekin bat etortzen.  Beraz, benetako desadostasunak ez daude IFSetan ; aldiz, Geroa-Bilduk egin duten elkartsun honen ondorioetan dago. Izan ere,  hiritarren bizitza balditzak hobetzearekin bateraezina da. Hain zuzen, manteroak jazartzea, Etxabakoitzeko AHT geltokia bultzatzea edota Alde Zaharreko 18 milioi euroko parkina bultzatzean, txokoratu dira benetan garrantzitsuak diren ekimenak: hutsik dauden etxebizitzen gaineko ekintzak edota legealdi honetan herritarrek eskatu duten bigarren bizikleta bidea, besteak beste.

Benetako aldaketa lortzeko

Aranzadik orain arte egin duen bezala lanean jarraituko du, benetako aldaketa lortzeko, legealdiaren buruan gauzatu baititu Akordio Programatikoan jasotako ekimen politikoak; berriz, EH Bilduk eta Geroa Baik behin baino gehiagoetan bete ez dituztenak.

UPNk berriro instituzioak eskuratzeak sortzen duen bildur legitimoa ezin dugu aitzaki jarri, hiru urteotan egin diren azalerako aldaketak ontzat emateko. Aldaketak herritarren bizitza baldintzak hobetzea nagusitu behar du, jendartea eraldatuz berdintasun eta aniztasunean oinarrituz.

Aldketa ez da gai izan eliteen pribilegioak zalantzan jarri eta gutxitzeko, adibidez, honako gai hauek lantzean: hiriaren diseinuan, erdiguneko terrazetan, ezta Salestarren eta AHTren aferetan. Gainera, UPNren politikaren hiru ardatz estrategikoetatik ez da bakar bat ere aldatu: turistifikazioa, espakulazioa eta lurraldea suntsitzea.

Legealdia hau zen eta, oraindik ere bada, galdu ezin dugun aukera bat kapitalismo heteropatriarkalak txokoratzen dituen hiritarren bizitza errotik hobetuko dituzten politikak ezartzeko. Aldiz, gure hiritarren bizitzan eragina duten erabakiak atzeratu dira, interes elektoralistak nagusituz eta Aranzadi ez dago aukeraketa hau onartzeko prest.

Hurrengo 9 hilabeteotan Aranzadi, munizipalismoaren alde apostua egiten duen Hautagai-Zerrenda Hiritarra den heinean, bere egitarauan agertzen diren Akordio Programatikoaren ekimenekin bat datozen jarduerak garatuko ditu, beti kontuan harturik Aranzadiren kaleratzearekin hasierako hitzarmena lehertu dutela EH Bilduk eta Geroa Baik.

Aranzadi ez da Iruñeko gobernuko taldean kokatzen ezta oposizioan ere. Aranzadi ez da iruzurra edota ordezkoa. Aranzadi aldaketa da eta aldaketa ekintzekin, ez  bakarrik hitzekin, eraikitzen jarraituko du.

 

 

 

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *