Aranzadiren prentsaurrea negoziazioetan behar den gardentasunari begira

Aranzadik alderdi guztiei negoziazioetan izan beharreko gardentasunaz duen iritzia zabaldu die. Ildo honetatik jarraituz ostiral honetan, arratsaldeko 19:00tan Caldereria aretoan asanblada ireki bat izanen da; bertan hurrengo udal gobernuan balizko partehartzeko programa lehentesunez arituko gara.

Ostiral honetan ere, datorren astean Aranzadik zabalduko duen kontsulta hiritarran parte hartzeko zentsua irekiko da; galdeketan Aranzadiren jarrera zehaztuko da.

Iruñeko hiritar guztiak gonbidatzen ditugu ostiraleko asanbladan eta datorren asteko galdeketan parte hartzera.

Bildu eta gainontzeko alderdiekin izandako harremanak

Gaur egun Aranzadik ez du gobernu berriaren inbesturarako ez EH Bildu ez beste talderekin hitzarmen itxirik. Hori lortzen saiatzen ari gara eta aurrera pausuak dauden einean jakinaren gainean egonen zarete.

Elkarrizketetan gardentasuna egoteko proposamena

Gure ustetan politikoak baino pertsona arruntak dira erabakiak hartu behar dituztenak eta iritzi hori hasieratik funtzionatu behar du, instituzioetan sartu aurretik.

Horretarako hiritarrei eta alderdi politikoei planteatu nahi diegu prozesu garden baten abiatzea zeinaren bidez hiriko udala osatuko dena. Bertan jendeak bere iritzia emateko aukera izanen du.

Bi proposamen zehatz ditugu horretarako:
– Proposamenetan lau indarrek batera elkarrizketan parte hartzea.

– Gardentasuna: ez dugu nahi negoziazioak bulegotan izatea. Horretarako elkarrizketa guztiak publikoki agertzea nahi dugu eta bertaratu ahal izatea edoizein hiritar baita edozein hedabide ere elkarrizketan parte hartzeko.

Hau guztia posible egiteko alde guztiak ados egon behar dute. Hala ere gure apustu argia da elkarrizkte guztiak esparru publikotan garatzea. Alderdiak honekin eros sentitzen ez badira streaming bidez egitera ere prest geundeke. Edozein kasutan hau adosteko bidea bilatuko dugu.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>