Aranzadik Iruñea 30 Hiria izendatzearen aldeko apustu garbia egitea eskatzen du, 2019ko Aurrekontua babesteko

Aranzadiko Berrok, Cuencak eta Millerak prentsaurrekoan eskatu dute Mugikortasun Ordenantza aldatzea, benetan Iruñean 30km orduko abiadura muga jarri nahi bada.

 

 

 

Iruñeko udal-gobernu taldeak Iragarritakoa eta Mugikortasun Ordenantzaren arteko kontraesanak nabarmenak dira, hiri osoan gehienezko abiadura 50 km orduko mantentzen baitu ordenantzaren zirriborroak

Aranzadi Iruñea-Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak Iruñea 30 Hiria izendatzearen proposamena egia izatea nahi du, ez deialdi propagandistiko huts bat. Hortaz, Iruñeko udal-gobernu taldeari eskatzen dio hitzetik ekintzetara pasatzea; hau da, Mugikortasun Ordenantza berria aginduekin bat etortzea, orduko 30 kilometroko abiaduran mugatuz orain mugikortasun ordenantzaren zirriborroak zehazten duen gehienezko 50 km orduko abiadura.

Aranzadik iragartzen du, gainera, 2019ko aurrekontuak babestuko dituela, baldin eta bertan bide segurtasunarekin konpromisoa hartzen bada, zonalde arriskutsuetan 100 oinezko pasabide berri jarriz, 1.000.000 euroko inbertsioa egitea eskatuko duen neurria.

Aranzadi Iruñea-Denon Artean taldeak Mugikortasun Ordenantzari hainbat elkarteek egin dioten
kritikekin bat dator. Hain zuzen, zirriborroan azpimarratzen duen arazo larriena abiadura da. Izan ere, behin baterako onartu zenetik publikoki iragarri da ordenantzak Iruñeko abiadura gehiengoa 30 km orduko zehaztuko duela. Behin baterako onartzeko aste gutxi falta direla, aurten onartu nahi badute, zirriborroak 50 km orduko mugatzen du gehiengo abiadura. Hortaz, Aranzadik bertan jasotzen denari buelta ematea proposatzen du: Iruñeko gehiengo abiadura 30 km ordukoa izan behar du, berez, bide guztietan, eta beharrezkoa ikusten bada eta dagokion txostenaren bitartez, salbuespenak onartu beharrezkoa den kaleetan.

30 abiadurako 200 kale

Zirriborroak planteatzen duenaren arabera, ez da ezer aldatzen egun 50 km/orduko abiadurari
dagokienez, soilik 6 hilabeteko epea ematen du, zehaztu gabe dauden hainbat kale kopuruetan 30 km orduko muga jartzeko. Egun, 30 abiadurako 200 kale dira Iruñean eta Udalak ez du inolako arazorik hiriko kale arriskutsuenetan 30 km orduko muga jartzeko, ordenantza onartu aurretik. Hau guztia kontuan harturik, ematen du, berriro ere, Geroa Bai eta EH Bilduren borondate falta dagoela harrapaketen aurkako neurriak hartu eta ezartzerakoan.

Bilbo adibide

Bilbok Aranzadik proposatzen duen bidea jarraitu du. Bertako Mugikortasun Seguruaren Sailetik
egindako txosten arrunt baten bitartez zehaztu dute hiriko kale guztien abiadura muga 30 km ordukoa dela, eta 50 km orduko kaleak salbuespenak direla. Txosten honen bitartez eta borondate politikoa jarriz, lortu dute hiriko %87 kale lasaitzea. Mugikortasun jasangarriari lotutako hainbat eragile hirietako kale guztiak 30 izendatzea ari dira eskatzen. Aranzaditik uste du hiriko kaleen %87 30 km orduko bihurtzea neurri onargarria litzatekeela, lehenengo urratserako.

Inbertsioak

Aldaketa garrantzitsu hau laguntzeko, zenbait bideen diseinua aldatzeko inbertsioa egitea
beharrezkoa da. Bristol, Irun edo Pontevedrako hirien eskarmentu onak honako hau erakusten
du: arauen aldaketak, berez, batez besteko hiriko abiadura gutxitzen duela.

Egindako ikerketen arabera, Bristol hirian, batez besteko abiadura 4 km orduko jaitsi da. Gainera, Irunen jazotako istripuak izugarri gutxitu dira ere: 2001. Urtean 400 baitziren eta 2017. Urtean, berriz, 157. Hala ere, eskarmentu honek adierazten du ere, badirela zenbait kale, non arduragabeko jokaerak mantentzen diren. Hortaz, kale hauetan trafikoa lasaitzeko neurri errazak ezartzeko inbertsioak egokiak lirateke, adibidez, oinezkoen pasabide gaingoratuak.

180.000 euroko IFS inbertsioak onartu zuten 2018an, 10 oinezko pasabide hobetzeko. Egoeraren
larritasuna ikusita, -15 hildako jazo baitira legealdian Iruñean eta Gasteizen, aldiz, 3-, Aranzadik uste du 2019an 100 oinezko pasabide hobetzeko beharra dagoela eta hau gauzatzeko 1.000.000 euroko
inbertsioa egitea beharrezkoa dela.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *