Aranzadik behar zaitu!

Aranzadi – Iruñea denon artean herritar zerrendatik zure bila gabiltza… euskaldun petoa zaren hori! Begi-bistan da, gutxi batzuk garela linguae navarrorunekin moldatzen garenak benetako aldaketarako ezinbestekoa den ekimen xume honetan.

Urte bat igaro da kasik hauteskundeak izan zirenetik eta bada garaia publikoki aitortzeko: zuen laguntza behar dugu idei eta agiriak euskaraz ekoizteko, euskaratzeko, prentsaurrekoetan kazetari zorrotzen aurrean defendatzeko, komunikabideetan hedatzeko edota interneteko sare sozialetan arintasunez eta ironiaz mugitzeko. Beste modu batez esateko: gure hiriko kastaz kokoteraino bazaude baina oraindik zure ekarpen txikia egiteko modua asmatzeke baduzu… hauxe da zure aukera!

Utzi alde batera erabiltzaile mailako informatika ikastaroa, pilates klaseak, low-costeko bidaiak eta koadrilaren konpromiso astun eta amaigabeak, eta murgildu zaitez iraultza demokratikoan.

Harremanetarako helbidea: info@aranzadi2015.info

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>