Aranzadi-Iruñea denon artean hautagaien aurkezpena

Primariak
Larunbat honetan  arratsaldeko 8tan Aranzadi-Iruñea denon artean hautagaien aurkezpena egin nahi dizuegu. Udaletxerako aniztasun handiko jendea proposatu arren, denek amankomunean printzipio bat izanen dute:men eginez gobernatzea. Helburu hau lor dadin oinarrizko bi puntu bete behar dira.

Batetik, hiritarrei obedientzia. Hitz emandakoa bete ezin badute, uko egiteko konpromezua hartzea.
Bestetik, hautagai aproposena aukeratu eta emandako hitza betetzen duela ziurtatzeko, zuen parte-hartzea.

Horregatik, larunbat honetan arratsaldeko 8tan Maissonave hotelean itxoiten zaituztegu, bertan hautagaiak aukeratu eta nahi duzuena galdetzeko aukera izango duzue.

Hautagaiei buruzko informazio gehiago izan nahi baduzu: http://aranzadi2015.info/ya-tenemos-equipo/

Bozka emateko zure izena ez baduzu oraindik eman, Martxoak 28 arte duzu denbora helbide honetan: https://aranzadi2015.info/primarias/

Bozkaketa Martxoak 29-31 bitartean gure web orrian egin dezakezu, edo gure lokalera hurbilduta Martxoak 30 eta 31an arratsaldeko 6-8 bitartean  (Estafeta kalea 57, 2.ezk)

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *