“Aranzadi. Iruñea denon artean”-ek gizarte ekimenekin hartutako konpromisoak

15M-asamblea-lavapies-2-6-12-2-300x149“Aranzadi.Iruñea denon artean” etengabe aurrera doan proiektua da, herritarrei eta gizarte taldeei irekia beti.

Hasierako programatik harago, tailerretatik eta eztabaida parte-hartzaileetatik sortua bera eta 40 proposamenetan laburtua, gizarte ekimenei bultzada publikoa eskaintzen ari gara “Konpromiso herritarren” bitartez, haien proposamenak garatu eta aplikatze aldera.

Lehenengo harreman txandan honako konpromiso hauek hartu ditugu:

Yoar eta Bideberrirekin, Prebentzio Jarduerako Zerbitzu Komunitarioa sortzea Mendillorri, Arrosadia eta Azpilagañan.

-Sanfermines 78:” Gogoan! Herri Ekimena”-rekin, 78ko Sanferminetako gertaeren inguruan oroimen demokratikoko neurriak aplikatzea.

-KEM-MOC Iruñea Alternatiba Antimilitaristarekin “Udal eremuan proposamen antimilitaristak” garatzekoa.

-Compañía 3R taldearekin “Nafarroan 0 zaborrerantz” proiektua udal eremuan garatzekoa.

-Zenbait talde sozial, sindikal eta politikorekin “Giza eskubideen, konponbide demokratikoen eta bakearen aldeko Nafarroako Hitzarmen sozial eta politikoa” Gizarte Adierazpena bultzatzekoa.

“Aranzadi. Iruñea denon artean”-en, programa bizirik dago beti, etengabe ditu proposamen, konpromiso eta garapen berriak. Eta gero eta informatuagoa eta hurbilagoa eginen dugu zure laguntzari esker.

Bidal iezaguzu zure taldearen proposamena eta jar zaitez gurekin harremanetan: info@aranzadi2015.info

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *