• Aranzadi beste 20 hautagai-zerrendekin batera aurkeztuko da

Aranzadi beste 20 hautagai-zerrendekin batera aurkeztuko da

20 hautagai-zerrendek baino gehiagok osatzen dute jaio berria den eta gaur Madrileko Arte Eederren Zirkuloan aurkeztu den sare munizipalista bat.

Barcelona en Comú eta Ahora Madrid hautagai-zerrendekin batera, Ada Colau eta Manuela Carmena lider dituztenak, besteak beste, Málaga Ahora, Zaragoza en Comú eta Marea Atlánticako hautagaiak agertu dira.

“Politika egitera sartu den jende arrunta”; “jendeari boterea itzultzeko tresna”. Modu honetan definitzen dute hautagai-zerrenda hauen ADNa bozeramaileek, BCN en Comú-ren eredua jarraituz, hiri askotan sortu dena.

Sarearen helburuei dagokienez, hautagai batzuek honakoa aipatzen zuten: lehentasun moduan “% 1aren maiordomoak botatzea” eta “gure hirietan krisiak gogor jo dien horien biziraupena bermatzen duen hiritar erreskatea martxan jartzea”.

“Aranzadi-Iruñea denon artean” maiatzeko udal hauteskundeetara aurkezten diren hiritar hautagai-zerrenden sarearen barruan dago. Helburua “erakundeak herritarrendako errekuperatzea” eta “herritar erreskate bat martxan jartzea” da, Iruñeko alkatea izateko hautagaia den Ana Lizoainen (Pitu) hitzetan.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *