Udaleko politika publikoen 100% benetako berdintasuna eraikitzera bideratu daitezen, Asiron Alkateari behar diren baliabide guztiak jar ditzala eskatzen dio Aranzadik

Indarkeri matxisten aurkako lanean hitzetik ekintzetara pasatzeko kontsentsua adostera alderdi politiko guztiak deitzen ditu Hautagai-Zerrenda Hiritarrak

Iruñean jazo den azken feminizidioa dela eta, Yolanda Jaén andrearena, Roberto Dominguez bere bikotearen eskuetan, Aranzadi-Iruñea Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak Asiron alkateari honako hau eskatzen dio:  behar diren baliabide guztiak jar ditzala Iruñeko politika publiko guztiak benetako berdintasuna eraikitzera bideratu daitezen. Aldi berean, Aranzadik alderdi politiko guztiak deitzen ditu behar den kontsentsua adostera, indarkeri matxisten aurkako lanean hitzetik ekintzetara lehenbailehen pasatzeko, herriaren eskaerari erantzunez.

Iruñeko Udalak udal aurrekontuaren %0,5 baino gutxiagoko kopurua zuzentzen du indarkeri matxisten prebentzioa eta emakumeen ahalduntzerako; hau da, diru gutxien jasotzen duen udal saila da Berdintasun eta LGTBIkoa. Aranzadik behin baino gehiagotan   honako hau esan du eta orain errepikatzen du: errelitate gordinak ziurtatzen digu heteropatriarkatuaren aurkako politika publiko tinkoen aldeko apostua egiteko ordua ailegatu dela.

Hautagai Zarrenda Hiritarrak uzte du gizarteari indarkeri matxista hilgarria dela eta ezin dela zigorrik gabe gelditu helaraztea funtsezkoa dela. Halaber, azpimarratzen du ere hezkuntza eta indarkeri matxisten prebentzio ekimenak oinarrizkoak direla.

Hau dela eta, Iruñeko Udalak indarkeri matxisten aurka egiten duen apustua sendotzearren, garatzen dituen politika publiko guztiak transbertsalak egiteko, estrategia ardatz nagusia izatea eskatzen du Aranzadik.

 Horretarako, guztira 2,8 milioiko honako inbertsio hauek proposatzen ditu: 

1.Udaleko Berdintasun langileak bikoiztea eta zuzendaritza espezializatua berreskuratzea politika publikoak benetan zeharkakoak edo transbertsalak izan daitezen.  250.000 euroko igoera.

2.Emakumeak ahalduntzeko Berdintasun Zerbitzua abian jartzea: 300.000 euroko inbertsio gehiago.

3.Benetan Emakumeen Etxearen aldeko apostua egin, Agoitz kaleko eraikuntza osoa hartuz: milioi bat euroko inbertsio gehiago.

4.Feminismoen Eskolaren eskaintza handitzea, autodefentsa feminista eta hezkuntza berdintasunezko gizontasunean ekimenak ere biderkatzea. 100.000 euroko inbertsio gehiago.

5.Indarkeriak bizi dituzten Emakumeei Udal Arreta Zerbitzuaren (SMAM) aurrekontua hirukoiztea. Milioi bat euroko inbertsio gehiago.

6.Zaintza Guneak jada irekitzea eta gainontzeko udal eraikuntzetan ere horrelako guneka eratzea. 150.000 euroko inbertsio gehiago.

Aranzadik elkartasuna eta dolumina adierazten die Yolanda Jaén eraildako emakumearen familia eta adiskideei. Gogorarazten du gainera, aurten dagoeneko 43 feinizidio ofizial jazo direla Estatu espainolan, eta 86 feminizidio ez ofizialak, www.feminicidios.net  webgunea iturriaren arabera.

Alderdi politikoei Iruñeko herritarrek eta mugimendu feministak egin dien eskaera jasotzen du Hautagai-Zerrenda Hiritarrak: lehenbailehen hitzetik ekintzetara urratsak ematea indarkeri matxisteei aurre egiterakoan.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *