2019-rako Aranzadi hautagai-zerrenda munizipalista berria bultzatzen ari da eta Podemos, IU, Batzarre eta Equo ekimen politiko honekin bat egitera deitzen ditu

Aranzadik 2019rako Konfederazio Munizipalista ekimen politikoa abian jarri du.

2019-rako Aranzadi hautagai-zerrenda munizipalista berria bultzatzen ari da eta ekimen honekin Podemos, IU, Batzarre eta Equo bat egitera deitzen ditu.

Bilbo, Burgos, Santander, Aviles edo Logroño dira Iruñetik sustatzen ari den Konfederazio Munizipalista ekimen berrian jada dauden Estatuko hirien adibide

Aranzadi Iruñea Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarrak gizarteko mugimendu eta, Iruñeko hiritar orori, deialdia egiten die 2019rako hautagai-zerrenda munizipalista eta herrikoia berriarekin bat egitera. Podemos, IU, Batzarre eta Equo ere ekimen politiko berri hau gauzatzeko prozesuan parte hartzera deitzen ditu.  

 Aranzadik uste du esku-hartzailea, demokratikoa eta gardena izango den lan eremua zehaztea garrantzitsua dela eta honako puntu hauen aldeko apustua egiten du:

– Hautesle elkartean eratzea, alderdikoi joera gutxiago sortzen baitu.

– Primariak irekiak eta proportzionalak, zerrenda irekiekin, eredu pertsonalistetik kanpo.

– Mikromesenazgoaren bitartez dirua jasotzea.

– Kargu publikoen agintaldiak eta kargu publikoen, zein konfiantzazko pertsonen, langileen eta ahulkularien soldata mugatzen duen Kodigo etikoa, (bere gain pertsonak dituzten kasuak salbu).

– Modu kolektiboan eratutako hauteskunde-programa.

– Biltzar bidezko egitura. Izan ere, kargu publikoeei hauteskunde programa gauzatzea eta aukeratu dituzten pertsonen bozka betetzea dagozkie. Horregatik, erabakitzeko eremu muga gehienera ere, jarduera ikuskatuko duten hiritar guztiei ireiak izango diren batzarrak izango dira.

 2015eko energia eta Konfederazio Munizipalista

Aranzadik 2015. urtean irauli zen energia hiritarra,-udaletan hautagai-zerrenda munizipalistak sartzea gauzatu  zuena-, galdu ez dadin  Konfederazio Munizipalistaren ekimena sustatu du. Bertan, hiritarrek eta mugimendu sozialek bultzatu duten Estatuko hainbat zonaldeko hautagai-zerrendak jada badaude.  Besteak beste, Bilbo, Santander, Hueska, Logroño, Burgos, Malaga, Jerez, Kordoba edota Aviles-eko batzarrak parte hartzen dute. Konfederazio Munizipalistaren lehenengo aurkezpena  Burgosen izango da datorren urriaren 20an.

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *