Ba al dago Sanferminetan sortzen dugun plastikozko zabor piloarekin bukatzeko modurik?

 

Ekimen honek 80.000 kilo inguru behin erabili eta botatzeko edalontzi kaleetatik kenduko ditu

Aranzandi-Iruñea Denon Artean herritar Zerrendatik atzo Udalako Hirigintza Batzordean Sanferminetan sortzen den plastikozko hondakinak gutzitzeko sistema proposatu genuen eta ekimen hau aurrera ateratzeko babesa aski jaso genuen. Beraz aurtengo Sanferminetan lehenengo neurriak jada abian jarriko ditugu.

Sanferminetan 500.000 kilo hondakin sortzen dugu eta gainera birziklatzea edo bereiztea ezinezkoa da. Beraz, Arangurengo “zuloan” bukatzen dute, herentzia pozoindua uzten diegularik datozen belaunaldiei. Gainera, Iruñeko Udalak 500.000€ inguru xahutzen ditu festetako hondakinen bilketan; hain zuzen, plastiko kilo bakoitzak euro bateko kostea du, gutxi gorabehera.

Hementxe dituzue gure adierazpenean sartu genituen hiru puntuak eta jasotako bozkak:

  • SDDR (Sistema de Depósito, Devolución y Retorno) abian jartzea; hain zuzen, Sanfermin hauetan behin erabili eta botatzeko edalontzien gehiegizko erabilpena murrizteko sistema, ostalaritza eta tokiko komertzioarekin bat eginez. Aho batez, aurrera atera da.
  • Tokiko araua sortzea jai eta ospakizu jendentsuetan ez itzultzeko edalontziaren erabilpena murriztearren. Jada 2017ko Sanfermineko bandoaren bitartez hedatzea behin erabili era botatzeko edalontziak bertan bera uzteko neurriak. EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi, PSN eta IE taldeen onespena jaso zuen.
  • Tokiko komertzioen egunerokotasunean plastikozko poltsen erabilpen masiboa kentzeko arauak eta kudeaketa sistema ezartzeko hausnarketa. EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta IE taldeen bozkarekin aurrera atera zen.

Candidatura Ciudadana Aranzadi

The Author has not yet added any info about himself

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *