Autobus bidea Pio XII Etorbidean ezinbestekoa ikusten du Aranzadik

GEA 21 Aholkulariak bermatutako aukera hoberena dela iruindarrentzako azpimarratzen du taldeak

Iruñeako Pio XII Etorbidea ardatz iraunkorra izatearen alde agertu gara beti Aranzadin, oinarrizko arau hau betetzearren: herritarren mugikortasun jasangarria. Hain zuzen, iruindarrei autobusean, bizikletan eta oinez mugitzea erraztea, auto pribatuaren gainetik. Tamalez, azkenean udalatik aukeratutako proposamenak ez ditu helburu hauek betetzen.

Bizikletabidearen diseinuaren zein Mugikortasunaren Behatokiaren ekarpeneen inguruan balorazio baikorra egiten du Aranzadik, batez ere, aparkalekuaren ordez egingo den zerbitzu eremuaren irtenbide berria, txirrindularien segurtasuna hobetzen duena. Baikortzat jotzen ditugu ere oniezkoen aldeko hobekuntzak, batez ere, bizikletak espaloiatik atera izana.

Zergatik hau ez da aukera hoberena?

Proiektua autobusarako hobekunta batzuk hartzen ditu, besteak beste, errei geldialdia eta “gaterak”, baina autobusaren denborak hobetzeko orokorrean onartuta dagoen aukera kanpoan uzten du: autobus erreil bakarra. Aranzadin atzera pausotzat jotzen dugu aukeratutako proposamena kontserbadorearena izatea mugikortasunaren irizpidetik. Inguruko hiriburuetan, Gasteiz, Donostia edo Zaragozan autobus erreila modu zabalean ezarri da eta ondorio bikainekin mugikortasunerako. Orduan, zergaitik Iruñeako aukerak ez du autobus erreil horixe kontuan hartzen?

Onartutako proposamenak ia aldaketarik gabe mantenduko du egun Pio XII Etorbideak jasaten duen auto kopurua. Aldiz, BTR aukerak (erdiko autobus erreila) auto kopurua %20an murrizten du.

Hamarrak 4ren aurka irabazten du

Aranzadin uste dugu Iruñea eta iruindarrak autobus erreila ezartzeko prest dagoela, herritarren mugikortasun denborak hobetuko duena. Ezin dugu ahaztu nagusiki emakumeak eta errenta baxuko pertsonek autobusa erabiltzen dutela egunero. Geroa Bai eta EH Bilduk onartutako aukera Iruñeak dituen beharrak asetzetik oso urruti gelditzen da. Beraz, gure buruari galdetzen diogu zergaitik EH Bilduk neurri aintzindariak bultzatzen dituen Donostian eta ez Iruñean. Hain zuzen, orain dela gutxi, hiriburu honetan autobusek soilik erabiliko duten bide-sarea aurkeztu du.

Gehiengoen aukera onartzera behartuta gaude, baina azpimarratu nahi dugu adostasun espiritua ez dugula inondik ikusi. Hain zuzen, Ekologia eta Mugikortasun Jasangarriaren sailaren irizpidea ez da kontuan hartu eta aukera kontserbadorenak onartzen dira: udaltzaingoarena; hau da, autobus errailik gabe. Proposamen honek hasieran txirrindula erraila espaloiatik bertatik egitea prosposatzen zuen, atzera pausu argia, hain zuzen.

Iruñearentzako aukera egokiena gauzatzeko lanean jarraituko du Aranzadi

Nahiz eta ez den adostasun aukera, Mugikortsaun sailatik gure ezagutza teknikoa jarri genuen Iruñerako proposamen hoberena lortzearren.

Honeraino ailegatu garela uste dugu, txirrindulen eta oinezkoen mugikortasuna hobetzera, mugikortasun jasangarriaren aldetik (autobusa, txirrindula eta oinezkoa) aukera hoberena modu argian eta tinkotasunez defendatu dugulako. Irizpide elektoralisten gainetik, beraz ildo honetatik lanean jarraituko dugu. Aukera egokiaren alde borrokatu gara: Estatuko GEA 21 kontsultoraren berme teknikoa duena. Beraz, azkenean lotu dena ez da aukera egokiena, baina bai aurrerapausu bat mugikortasun jasangarriaren alde.

Hiriko autopistak ardatz jasangarriak bihurtzea uste dugu dela aukera egokiena mugikortasun jasangarria hobetzeko eta ibilgailuek erangindako harrapaketa larriak murrizteko. Hain zuzen, Armada, Zaragoza eta San Jorge etorbideak. Hurrengo urratsa litzateke Barañain-Burlada ardatzean lan egitea eta jada ardatz jasangarri bihurtzeko lanean hastea. Autobusarako eraginkorra eta oinezkoa zein txirrindularako atsegina izango den aukera adosteko.

Candidatura Ciudadana Aranzadi

The Author has not yet added any info about himself

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *