Arrotxapeako mugikortasun behar anitzak aztertzea eskatu dugu

Aranzaditik, atzo Iruñeko Udaleko Presidentzia batzordean, Arrotxapeako mugikortasun behar anitzak aztertzea proposatu genuen, auzokide guztien eskaerak ezagutzeko. UPNek aurkeztutako adierazpen bati egindako zuzenketa baten bitartez egin genuen, non azpimarratzen genuen kotxe pribatuaz gain, oinezkoen beharrak eta bizikleta zein autobusaren erabilpenak ere kontuan hartu behar direla. Aldi berean, auzoa atsegintzeko plana, zein berdintasun ikuspegia txertatzea ere proposatu genuen.

Gure lankide Laura Berrok argudiatu zuen UPNren adierazpenari aurkeztu genion  aipatu zuzenketa, eta  azpimarratu zuen ezinezkoa dela auzo baten mugikortasun arazoak edota beharrak salatzea,- kasu honetan, Arrotxapeakoa-, soilik mugikortasun eredu bakar bat kontuan harturik; hau da: kotxe pribatua.

% 60: oinez, bizikletaz eta autobusez

Laura Berrok gogora ekarri zuen Iruñean joan-etorrien %40etan soilik kotxe pribatua erabiltzen dela. Hau da, iruindar gehiengoa; %60 zehazki, oinez, bizikletaz edota autobusez mugitzen dela. Aranzadin argi dugu helburua hiritarren bizitza baldintzak hobetzea dela, ekologikoagoak, merkeagoak eta osasuntsuagoak diren garraioak erabiltzeko joera bermatuz.

Arrotxapeako barneko joan-etorrietan auzokideen aipatu %40ak baino gutxiago erabiltzen du kotxea. Izan ere, ikastetxera, gertuko merkatu eta dendetara, zein osasun etxera joateko ez da behar. Aranzadin uste dugu ere funtsezkoa dela auzoetan zerbitzu aski eskaintzea. Horrela, zerbitzu eza gainditzeko hiriko beste muturrera auzokideek beharrez egiten dituzten joan etorriak gutxitu ahal dira. Hauxe baita bizitza kalitatearen eta mugikortasun iraunkorraren aldeko beste bide garbi bat.

Iruñea atsegintzeko helburua

Berrok zehaztu zuen Iruñea atsegintzea dela helburua, baina iruindar guztien onurako, Arrotxapeako auzokideak barne, eta kontuan harturik hiria atsegintzea ez dela kotxe pribatuaren erabilera zailtzea, garraio hau benetan eta arrazoi anitzengaitik behar dutenei. Aldiz, nabarmendu zuen atsegintzeko planaren iparra bai dela joan-etorriak eta garraiatzeko beste ereduak erraztea iruindar gehiengoari, ekologikoagoak, merkeagoak, modernoagoak eta seguruagoak baitira. Gainera, hau guztiarengaitik jada erabiltzen eta eskatzen dituzte hiritarrek.

Iruñean, 2017-11-13

Candidatura Ciudadana Aranzadi

Un proyecto de ruptura democrática para recuperar Pamplona para la ciudadanía

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *