Aranzadik tinko arbuiatzen ditu larunbat honetan Somalian Al Shabab talde armatuak egindako erasoak

Somaliako Mogadiscio hiriburuan erdiguneko mekartu baten eta hotel baten aurka Al Shabab talde armatuak larunbat honetan egindako erasoak, -gutxienez 276 hildako eta 300 zauritu-, tinko arbuiatzen ditu Aranzadik:

  1. Aranzadik Mogadiscio hiriburuan, urriaren 14an, izandako atentatuak arbuiatzen ditu.
  2. Aranzadik dolumina eta elkartasuna adierazi nahi die atentatu honek eragindako biktima zuzen edo zeharkako guztiei.
  3. Aranzadik herritarrak adierazpen honekin bat egitera, indarkeri terroristaren aurka agertzera zein kaltetuenganako elkartasuna adieraztera deitzen ditu.
  4. Aranzadik iruindarrak parte hartzera deitzen ditu gaur, astelehena, urriak 16, Udaleko Plazan egingo den elkarretaratze  isilean.

Candidatura Ciudadana Aranzadi

The Author has not yet added any info about himself

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *