Iruñea aldatzeko dugun konpromiso kritikoa berritu dugu Aranzadin

Udal gobernu taldearen birmoldaketarekin zalantzak baditugu ere, iruindarrentzat lanean jarraituko dugu

Aranzadi- Iruñea Denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarratik Aldaketarin hartu dugun engaiamendu kritikoa berritu egin dugu. 2015. Urtean gure boto emaileekin eta biltzarrarekin sinatu genuen konpromisoa dela eta, honako erabaki hau hartzen dugu: udal gobernua babesten eta ardurak betetzen jarraitzea.

Iragan udaberrian Aranzadi Hautagai Zerrendatik aldaketaren taldean gehiengoa duen EH Bildu indarraren kudeaketarekin guztiz ados ez geundela adierazi genuen. Geroztik, Iruñea hobetzeko talde guztiok bide latza egin dugu, aldaketaren makinaria zorrozteko.

Gure azken komunikatuan adierazi genuen bezala, benetako politika egin behar izan dugu. Aranzaditik bereizten gaituen ezaugarritariko bat erabili dugu horretarako: elkarrizketatu eta adostu, pertsona talde anitzetan iritzi kontrajarriak konpontzeko oinarrizko lanabesa, hain zuzen.

Gaur, hilabete luzez lanean aritu ondoren eta, prozesu honen emaitzak direla eta, Aranzadik honako puntu hauek adierazten ditu:

  • Udal sailak birmoldatzeko Alkate-Dekretua onartzen dugu nahiz eta ez garen bat etortzen
    bertan biltzen den guztiarekin, batez ere, uste dugulako arazoak sortu ahal direla sail ezberdinen
    artean, interferentziak direla eta. Honek eraginkortasuna galduaraziko du. Aldi berean, Aranzadik
    zenbait gaiei buruz dituen zalantzak ere azaltzen ditu, Garapen Komunitario saila berria dela
    eta. Denborak aginduko du aldaketa hauek egokiak eta baikorrak diren.
  • Prozesuaren emaitzak ez du betetzen Aranzadiren helburua estrategikoak; hau dela eta, elkarrizketa mantentzea komeni dela diogu. Batez ere, zain gelditu diren eta txostenean jaso gabe dauden zenbait gaiei buruz negoziatzen jarraitu nahi dugu. Besteak beste, udal sailetan hobekuntzak,-lanpostu zerrenda handitzea barne-, proiektu estrategikoak, akordio programatikoa berrikustea eta pertsonak erdian jarriko dituen benetako Hiriko Plangintza sustatzea.
  • Aranzadik, alkateak berak dioen bezala, aparteko ahalegina egin du, egoerak eskatzen duen
    mailan: Aldaketarekin eskuzabaltasunez eta dudarik gabeko konpromisoa berrituz. Pentsatu nahi
    dugu gobernu talde berri honetako gainontzeko kideek ere, ahalegin eta sakrifizio honen mailan
    izango direla hemendik aurrera.

Aldaketaren ikuspuntu estrategikoa

Legealdiaren bigarren aldean, Aranzadin ilusioz eta iraunkor jarraituko dugu lanean, aldaketa jasangarria, iraunkorra eta errotik lortzeko. Horregatik, honako ardatz estrategiko hauek proposatzen ditugu, pertsonak erdian jarriko duen Zaintzen Iruñaren alde urratsak emateko:

1. Etxebizitza bermatu eta kaleratze aurkako ekintzak garatuko duen udal politika
sakontzea.
2. Aberastasuna birbanatu zerga-sistema progresibo baten bitartez. “Gehien dutenek
gehiago ordaindu dezaten”.
3. Hiri honen ekonomiaren erdian zaintza ezartzeko behar diren inbertsioak egitea.
4. Iruñean elebitasuna normalizatzeko lan egitea eta euskaldunen eskubideak bermatu.
5. Berdintsun eta LGTB sailean baliabide gehiago jarri indarkeri matxistaren seinale
guztien aurka borroka egiteko.
6. Pertsonak nagusituko duen mugikortasun jasangarriaren garapena sakondu.
7. Udaltzaingoaren bulegoa sortu, gertuago izango den tokiko udaltzaingoa eta ez hain
beste zigorren aldekoa. Kalitatearen alde apostua egitea eta ez hainbeste udaltzin
kopurua handitzearen alde.
8. Hiriaren eredu energetiko aldatzea iraunkorrago bihurtzeko eta txirotasun
energetikoarekin akatzeko.
9. Parte- hartzea bultzatzea eta autokudeatutako eremu komunitarioak sortzea.
10. Turistifikazioaren eraginak aurreikusi eta landu, plaza turistikoen moratoria onartuz.

Aranzadin aldaketa gehiagoren alde lan egingo dugu, Udaleren barnean eta kanpoan sakonagoa izango den aldaketaren alde, bizitzekoa, berdinagoa, ekologikoagoa eta demokratikoagoa izango den Iruñea eraikitzeko, non bere Udalak pertsonak kontuan izan eta entzungo dituen, gainontzeko gauza guztien gainetik. Azken batez, UPNren eredutik aldentzen den hiria eraiki nahi du Aranzadik; hau da, porlanatik, kontinuismotik eta biztanlegoaren alde garrantzitsua kanporatzetik urrun kokatuko den Iruñea. Aranzadik ez du elkarrizketa bukatzen, aldaketa oraindik sustatzeko dago.

Iruñea 2017-10-30

Candidatura Ciudadana Aranzadi

The Author has not yet added any info about himself

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *