Aranzadi- Iruñea Denon Artean Hautagai-Zerrendak Kataluniako herriak erabakitzeko duen eskubidearen aldeko deialdia babesten du

 

Gure hautesle elkarte munizipalista hiritar arrunten ahotsa kaleetara, baina instituzioetara ere, eramateko beharra eta nahiari erantzuteko jaio zen. Gure oinarri nagusietariko bat da, hain zuzen ere, zuzeneko demokraziaren bideak bilatzea benetako parte-hartze hiritarraren bitartez.  

Aranzadi-Iruñea Denon Artean hautagai-zerrendatik uste dugu oinarrizkoa dela pertsona guztiek eta, bizitzako eremu guztietan ere, erabakitzeko dugun eskubidea onartzea. Hau dela eta, Kataluniako herriaren erabakitzeko eskubidearen alde biharko, urriak 1, egin den bozkatzeko deialdia eta mobilizazioari gure babesa adierazten diegu.

Estatu Espainolari eta Alderdi Popularraren Gobernuari dagokionez, uste dugu  beharrezko elkarrizketaren, -Kataluniako herriak duen erabakitzeko eskubidea berme handienekin garatuko zuena-, aurka aritu dela. Estatuko Gobernuak  hitza eta adostasun aukerak ukatzean, oinarrizko eskubideak zapaldu ditu; hau da, adierazpen-eskubidea, elkartzeko zein biltzeko eskubideak eta bizitza publikoan parte hartzeko eskubidea.

Ez gaude ados aukera bat edo beste ezartzeko indarra erabiltzearekin, berdin dio jatorria, ulertzen badugu ere Espainiako Estatuak erantzukizun handiago duela giza baliabideak eta ekonomikoak zein azpiegitura handiagoak dituelako, Kataluniako herritarrek dutenarekin parekatuz.

Babesa desobeditze zibila ez bortitzari

Aranzadi-Iruñea Denon Artean hautagai-zerrendatik ere, ez bortitza den herritarren iritzi eta beharrak kontuan hartzen ez dituzten lege eta arauei desobeditze zibilari gure babesa adierazten diogu, gizartea eraldatzeko baliogarria baita. Horrela, uste dugu beharrezkoak eta, are gehiago, bidezkoak direla Kataluniako herriak deitu dituen mobilizazioak erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz.

Kataluniako gertakizunek Estatu Espainolak bizi eta soiltzen duen krisi instituzionala sakonarekin lotura estua dute. Gauzak horrela, biharko bozka ondoren, prozesu konstituziogilea zabaldu behar dugula deritzogu; pertsona guztien ahotsa, benetako manifestu demokratikoa eta anitza onartuko duena eta aberastasuna zein boterea banatuko duena, baita eskubideak eta askatasunak benetako moduan bermatuko duena.

Iruñea, 2017ko urriaren 30

Candidatura Ciudadana Aranzadi

The Author has not yet added any info about himself

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *