Aranzadi Emakumeen Etxean kontsentsua lortzen ahalegintzeagatik Iruñeko Udaleko gobernutik kanpo utzi du Asironek

Erabaki honek  ziurtatzen du EH Bilduk eskubitik egin nahi duela aldaketa Iruñean

Aranzadi Iruñea denon Artean Hautagai-Zerrenda Hiritarra uste du EH Bilduk aldaketari zuzenean eraso diola, Joseba Asiron alkateak azaldu zuen erabakiarekin; hain zuzen, Aranzadi Iruñeko udal-sailetik kanpo uztea, Akordio Programatikoaren barruan dagoen Emakumeen Etxea eta hainbat egitasmo kontsetsua lortu arte bultzatzeagatik.

 Erabaki honek EH Bilduk egin duen apostu politikoa egiaztatzen du: Geroa Bai/PNVrekin soilik akordioak egitea eta aldaketa eskubitik eraikitzea.

Orain berresten da legealdi osoan bizi izan duguna eta adibide hauen bitartez argi ikusten dena: beharrezkoa ez zen polizien lanpostuen zerrenda handitzea, manteroekin agertu duten esku gogorra, zalantzak kotxearen pribilegioak mugatzerakoan, eman duten ezetza Berdintasun saileko LGTBI lantaldea handitzeari, alkateak Etxabakoitzeko premiazkoa ez den tren-geltoki garestiaren  alde alkateak egin duen apostu irmoa, Arrotxapeako eta Alde Zaharreko zentro sozialeei egindako jazarpena, ostalaritzako terrazen ugalketa ez mugatzea.

Erabaki hauek adierazten dute Kuatripartitoaren arbitroa izan den alkatearen porrota eta desleialtasuna. Izan eren, gobernuaren alderdi baten interesak nagusitu eta xantaiaren estrategia ezartzea nahiago izan du, aniztasuna berea egin eta kontsentsuan oinarritzen diren politikak bultzatu ordez. Hauxe aurretik ere, ikusi izan dugu; hain zuzen, udal-sailak berregin zirenean eta aurrekontuen negoziaketan, noiz Aranzadi Gobernu taldetik kanpo uztearen mehatxua egin zuen. Oraingoan bete egin du.

PSN eta UPNrekin batera bozkatzea

Desleialtasunez eta erregimenarekin, PSN eta UPNrekin, bozkatzeaz hitz egiten badugu, benetan egin beharko dugu, serioski. Legealdiaren hasiaeratik 2018ko urtarrila arte, hainbat gaien  inguruko 500 bozka izan dira legealdian, adierazpenak, arautegiak eta Lan Eskaintza Publikoa barne, besteak beste. Hauetatik, 100 alditan gobernu-taldeak bozka ezberdina adierazi du. Hain zuzen, Geroa Baik 50 alditan baino gehiagotan UPN eta PSNrekin batera bozkatu du: manteroak, Etxabakoitzko tren-geltokia, mugikortasun plana, okupaturiko zentro sozialeei jazarpena, ostalaritzako terrazak ez mugatzea eta abar. EH Bilduk ere ildo beretik joan da, 22 alditan UPN eta PSN eta Geroa Bairekin Aranzadiren aurka bozkatuz, adibide moduan, honako gai hauetan: festa jantzietan, zinegotziek aparkatzeko txartelak kentzeko eskatu zenean, haratago joanez, Arrotxapeako centro sozialek udalaren babesa eskatu zutenean ere.

Aranzadik berriz, 12 aldiz bozkatuko dugu UPN eta PSNrekin Aranzadiko Tailer-eskolaren alde egiteko eta Iruñerrian merkataritzarako eremu berrien ezarketa mugatzeko  Nafaroako Gobernuari egindako eskaera. Hau guztia mahai gainean dagolarik, bakoitzak baloratu ahal du egindakoaren larritasuna eta bereizketen kopurua.

Iruindarrei honako galdera hau egiten die Aranzadik: Hobe EH Bildu eta Geroa Bairentzat? Bai, dudarik gabe, baina okerrago Iruñeko aldaketarentzat, oso kaltetua gelditzen baita.

Aranzadi Hautagai-Zerrenda Hirtarra  Iruñerako aldaketa anitza eta demokratikoaren alde lan egiten jarraituko du. Oinarritik izan beharko den aldaketa, emakumeak eta gure hiriko jende prekarioa nagusituz.

Eta iruindarren beharrak erantzunez, Aranzadik IFS inbertsioen egitasmoa eratu du, Geroa Baik eta Bilduk aurkeztu dutenaren alternatiba dena, ez delako beraiena bezain kontserbadorea eta UPNren eredutik beldurrik gabe urrutzen delako.

Errotik hobeago izango den Iruñea eraiki nahi dugu. Jasangarria izango den hiria, iruindarren oinarrizko eskubideak eta zaintzak bermatuko duena. Energiaren, feminismoa, ekologia, mugikortasuna elkarbizitza eta parte hartze demokratikoa aldetik jasangarria egin nahi duguna.

Hau guztia Aranzadik proposatu dituen IFS inbertsioetan isladatzen du. Horrela, 6 milioiko inbertsioa sei ardatzetan banatzen ditu:

  1. 000€ ETXABAKOITZ ETA ARROSADIAKO BI HAUR-PARKE ESTALTZEKO
  2. 1,2 MILIOI € MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO, NON LABRITEKO BIZI-BIDEA EGITEKO 300.000 € BIDERATZEN DIREN, IRUINDARREN ESKATUTAKO BESTE ZENBAIT INBERTSIOEN ARTE, BESTEAK BESTE: MARIA AUXILIADORA ETORBIDEA ATSEGINTZEA, TXANTREAN POLIKIK ESKATUTAKOA ETA JUARISTI DOKTOREARENA SANDUZELAI AUZOAN.
  3. 1,000.000€ GIZARTE ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO
  4. 000€ ESKOLA PUBLIKOAK ZAHARBERRITZEKO
  5. 000€ EMAKUMEEN ETXERAKO, 30 ELKARTE BAINO GEHIAGOK, PARTE HARTZE PROZESU BATEAN BERMATU DUTENA.

Aranzadik honako galdera hau egiten du: EH Bildu eta Geroa Bairentzako hobe? Dudarik gabe, baina txarrago Iruñeko aldaketarentzako, larriki ukitua gelditzen baita.

Uste dugu aldebakarreko erabaki honek hautagai-zerrenda hiritarrek egin ahal zituzten ekarpen hoberenatarikoak galduarazi dituela.  Aranzadik iruñeko aldaketa anitza eta demokratikoaren alde lan egiten jarraituko du, Udalaren barruan zein kanpoan. Beti oinarritik izango den aldaketa, emakumeak eta jende prekarioa nagusituz.

Candidatura Ciudadana Aranzadi

Un proyecto de ruptura democrática para recuperar Pamplona para la ciudadanía

Leave a reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *